Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

1.781 langabe gehiago ditu Euskadik urria amaituta

2013.eko azaroak 05

Aurreko hilean langabeen kopurua irailarekiko 1.781 lagunetan –% 1,01– handitu bazen ere, Gizarte Segurantzaren afiliazioak azken hamar urteetako urririk onena izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Mari Aburtok adierazi duenez, datu horrek nolabaiteko baikortasuna izateko parada ematen du, zeren «langabeziaren gorakada txikiari kontratuetan izan den mugimendua gehitu behar baitzaio, eta, batez ere, Gizarte Segurantzako afiliazioak izan duen gorakada handia». 

Urrian irailean baino 9.880 afiliatu –% 1,14– gehiago zituen, guztira 875.526. Krisialdia hasi zenetik, urrian 5.000 afiliazio berri inguru izan dira; aurten berriz, ia halako bikoa izan da.

Autonomia-erkidegoan enplegu bila dabiltzanak 178.267 ziren urri amaieran Lanbideko erregistroen arabera (% 16,9, hain zuzen). 


Hau izan da lurraldearen araberako banaketa:

ARABA: 2013ko irailean baino 82 langabe gehiago daude, % 0,29 gehiago, hain zuzen. Guztira, 28.310 lagun.
BIZKAIA: 2013ko irailean baino 980 langabe gehiago daude, % 0,99 gehiago, hain zuzen. Guztira, 100.083 lagun.
GIPUZKOA: 2013ko irailean baino 719 langabe gehiago daude, % 1,46 gehiago, hain zuzen. Guztira, 49.874 lagun.

Hauek dira langabezia-indize handienak dituzten eskualdeak: Ezkerraldea (% 21,34), Enkarterria (% 20,01), Bilbo (% 19,89), Ibaizabal (% 18,57) eta Vitoria-Gasteiz (% 18,44). Txikienak, berriz: Gorbeialdea (% 8,62), Arabako Mendialdea (% 10,85), Lea-Artibai (% 12,46), Arabako Haranak (% 12,46) eta Debagoiena (% 12,61) .



Sexuaren arabera:

Urrian 979 gizonezko langabe gehiago erregistratu dira, % 1,14 gehiago; emakumeak, berriz, 802 erregistratu dira, % 0,88 gehiago. Langabeen % 51,39 emakumeak dira. 


Adinaren arabera:

25 urtetik beherakoak: 454 langabe gehiago, % 3,36 gehiago.
25-44 urte bitartekoak: 715 langabe gehiago, % 0,79 gehiago.
45 urte eta gehiagokoak: 612 langabe gehiago, % 0,84 gehiago.


Sektorearen arabera:

Lehen sektorean 260 langabe gehiago dago, % 9,65 gehiago.
Industrian 199 langabe gehiago dago, % 0,78 gehiago. 
Eraikuntzaren sektorean 224 langabe gutxiago dago, % 1,12 gutxiago.
Zerbitzuen sektorean 1.314 langabe gehiago dago, % 1,17 gehiago.
Aldez aurretik lanik gabe zeudenen artean, 232 langabe gehiago dago, % 1,48ko murrizketa.


Gizarte Segurantzako afiliatuak

Urrian, 875.526 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 9.880 gehiago (% 1,14ko gorakada irailarekin alderatuta). 

Gipuzkoan % 0,65 egin du gora afiliazioak (1.886 afiliatu berri); Araban, berriz, % 3,08 (4.320 afiliazio berri) eta Bizkaian, azkenik, 0,84 (3.675 afiliazio berri).

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @madeinbasque
    2013.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 1.781 langabe gehiago ditu Euskadik urria amaituta. http://t.co/sfPOBpSbQg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)