Berriak Segurtasuna
Eu

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena, tratu txarrei loturiko faktore psikosozialen ebaluazio eta ebaluatutako arriskuaren eskalaren balidazio konkurrenterako. (2013-11-05(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko azaroak 05

LABURPENA

JAURLARITZAK EHU-REKIN TRATU TXARREI LOTUTAKO FAKTORE PSIKOSOZIALAK EBALUATZEKO HITZARMENA SINATZEA ONARTU DU

Gobernu Kontseiluak tratu txarrei lotutako faktore psikosozialak ebaluatzeko Segurtasun Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu du gaur, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak hala proposatuta,.

Genero-indarkeriaren kausa nagusia emakumeek eta gizonek bizitzaren hainbat arlotan bizi duten desberdintasun-egoera da, eta hori errotik ezabatzea ezinbestekoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Genero-indarkeria fenomeno soziala da, konplexua. Hori errotik ezabatzeko, bada, diziplinarteko erantzun bat behar da.

Horretarako, Segurtasun Sailak eta EHUk hitzarmen bat sinatuko dute, Ertzaintzak genero-indarkeriaren arloan arriskua ebaluatzeko eta baloratzeko erabiltzen dituen teknikak aplikatzeari eta hobetzeari buruzko ikerketa-proiektu bat elkarlanean egiteko.

Hona hemen Ertzaintzaren Herritarren Babeseko Dibisioaren -zehazki, ertzain-etxeetatik etxeko indarkeriako eta genero-indarkeriako kasuak artatzen dituzten taldeen- eta EHUren arteko lankidetzaren helburuak:

- Irakaskuntza hobetzea.
- Ikerketa hobetzea.
- Ertzaintzak arriskuak baloratzeko aplikatzen duen eskalaren baliozkotasuna egiaztatzea, ateratako datuak abiapuntu hartuta.
- Genero-indarkeriari buruzkoak diren eta gutxi aztertu diren azterketa-ildoak gehiago ikertzea.
- Kudeaketa hobetzea.
- Nazioartekotzea hobetzea.

Gainera, hitzarmenaren bidez, honako onura hauek lortuko ditugu:

- EHUrekin dugun harremana handituko da.
- Genero-indarkeriari buruz gehiago ikertuko dugu, eta gerta daitezkeen babes-eskaerak antzemango ditugu.
- Ertzaintzak une eta kasu zehatz batean egindako arrisku-balorazioa gainbegiratuko du kanpoko eragile batek, eta ikuspegi zientifiko batetik aztertuko du balorazio-tresnaren aplikazioa.
- Etxeko indarkeriako eta genero-indarkeriako kasuen tratamenduari buruzko prestakuntza eta informazioa areagotuko da; ondorioz, jakintzak eguneratu ahal izango dira.
- Etxeko indarkeriako eta genero-indarkeriako kasuen tratamenduan etengabe hobetzeko aukera ematen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau