Berriak Lehendakaritza
Eu

“Gure helburua munduan Euskadiren sarea indartzea da”

2013.eko azaroak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak  adierazi du aurtengo esportazioek 10.000 milioi euroko muga zeharkatu dezaketeka. “Hauxe da ekonomia suspertzeko eta aurrera irtetzeko bidea”, ziurtatu du Urkulluk bere Gobernuak nazioartekotzearekin duen konpromisoa azpimarratuz. Halaxe agertu da Lehendakaria  helburu horretarako bekadun diren 500 gazteren aurrean. Gazte hauei eskatu die Basque Country Estrategian parte har dezatela helburua “munduan Euskadiren sarea indartzea” delako. Global Training eta nazioartekotzerako bekak aprobetxatzeko eskakizuna ere egin die Lehendakariak horrek eragina izango baitu euskal enpresetan.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak lagunduta,5400 hezkuntza, trebakuntza eta nazioartekotze-praktiketarako beka eskuratu dituzten gazteen topaketaren buru izan da gaur arratsaldean. Beka horiek Euskadiko goi mailako, erdi mailako eta LHko tituludunentzat dira.

Bilboko Alhondigan egindako ekitaldi horretan, bi esparrutako diru-laguntzak lortu dituzten gazteak bildu dira: 100 gaztek nazioartekotze beka eskuratu dute eta 400ek Global Training beka. Guztira, 5,3 milioi euroko zenbatekoa dute.

Beken bidez, gazteek beren trebakuntza mundu osoko herrialdeetan hobetuko dute eta askotariko sektore estrategikoetan esperientzia hartuko dute. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren ustez, laguntza horiek Euskadiko ekonomia nazioartekotzea errazteko tresnak dira, eta Euskadiko enpresen kanpo-lehiakortasuna hobetzearren ekonomia irekiaren alde eginiko apustuaren adierazle.

Azken hogeita bost urteotan eman diren Nazioartekotze Beka hauetan 800dik gora gaztek parte hartu ahal izan dute. Hala, egitasmoa eraginkorra izan da, enpresen nazioartekotzea bultzatzeko ez ezik, baita Euskadiko ekonomia irekitzeko ere.

Aurten, trebakuntza eta praktikak 50 herrialdetan egingo dituzte, erakunde kolaboratzaileak partaide direla, Euskadiko 58 enpresa inplikatuta. Ildo horretan, bai ikasleek bai erakunde kolaboratzaileek programen balorazio bikaina egiten dutela nabarmentzen da:

  • Aurreko urteetako bekadunen % 100ek esperientzia beste pertsona batzuei gomendatzen diete.
  • Programan parte hartu dutenen % 26,8k beka bukatu aurretik edo bukatu ondorengo sei hilabeteetan lan eskaintzaren bat jaso du.
  • Ikasleen % 87,8ren ustez, bekak lanbide profila garatzen eta lan eskaintza gehiago eskuratu ahal izaten lagundu die.
  • % 43,9k beren lanbide profila berbideratu, eta garatutako proiektura zuzentzea erabaki dute.

Gaurko topaketan, bekaldia bukatu duten ikasle batzuek 2013ko bekadunei beren lekukotasuna eman diete, eta azken horiek seguru eta itxaropentsu agertu dira.
Ekimen honetan Eusko Jaurlaritzarekin batera aritzen diren entitate kolaboratzaileak ondorengoak dira:

Arabako Ganbara, Bilboko Ganbara, Gipuzkoako Ganbara, Donostiako Sustapena, Novia Salcedo Fundazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Sabatica Consultores, Confebask enpresa elkartea eta Garapen Agentzien elkartea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikvit
    2013.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Nuestro objetivo es reforzar la red de Euskadi en el mundo”. http://t.co/oCrJ1g75RK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)