Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 220 milioi euro bideratuko ditu Herri Admnistrazio eta Justizia sailera

2013.eko azaroak 05

  • Sailaren gastu- eta inbertsio-ahalmena % 7,1 handituko da, langileei dagokien kapitulua alde batera utzita, eta, horri esker, indarrean diren programa guztiei eutsi ahal izango zaie, baita programok indartu ere.
  • Saileko aurrekontuaren hiru laurden, 163 milioi euro, oinarrizko gizarte-zerbitzuak sendotzera bideratuko dira: legea hausten duten gazteen arreta, bitartekorik gabeko pertsonentzako doako laguntza juridikoa, edota etxeko indarkeriaren eta sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta.
  • Lehendabiziko aldiz, 682.800 euroko aurrekontu-partida bildu da, bitartekaritza intrajudiziala eta gainerako esparru jurisdikzionalak finantzatzeko, horien artean, hipoteka-bitartekaritza.
  • Aurrekontuak 13,6 milioi euro bideratuko ditu herritarrek Herri Administrazioarekin duten harremanean berrikuntzak egiteko, eta 13,2 milioi euro gehiago hizkuntza-normalizazioa bultzatzeko.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak 220,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2014an, 2013an baino % 3,5 gehiago. Lehendabiziko kapitulua alde batera utzita, langileei dagokiena, aurrekontuaren hazkundea % 7,1 izango da aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Hala, indarrean diren programa guztiei eutsiko zaie, baita programok indartu ere; era berean, sail honi atxikitako oinarrizko gizarte-zerbitzuak sendotuko dira.

Sail honetara Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren % 2,1 bideratuko da. Horren atalik handiena (% 74) euskal justiziarekin lotutako oinarrizko gizarte-zerbitzuak finantzatzera bideratuko da.

JUSTIZIA (163 MILIOI €)

Justizia-arloak saileko aurrekontuaren ia hiru laurden izango ditu 2014an, 163 milioi euro, 2013an baino 7 milioi euro gehiago.

Arlo horren barruan, lehendabiziko kapitulua (langileei dagokiena) kenduta, aurrekonturik handiena baliabide materialen zuzkidurari eta justizia-jauregien funtzionamenduari dagokie, 33 milioi euro; horretaz gain:

Gazte Justiziako zentroak eta zerbitzuak: 13 milioi euro bideratuko dira guztira legea hausten duten adingabeak erabat gizarteratzeko kostua finantzatzeko. Lan hori, batez ere, Eusko Jaurlaritzak hiru lurraldeetan dituen adingabeen zazpi egoitza-zentroetan egiten dute. Alde horretatik, 2014an zentro horiek hobetzea dago aurreikusita.

Orobat, 13 milioi euro horiekin zaintzapeko askatasun-neurriak finantzatuko dira; komunitatearen onerako adingabeek egindako lana kudeatuko da, eta tratamendu anbulatorioa, neurri terapeutikoak, hezkuntzakoak eta bizikidetzakoak finantzatuko dira, bai eta legea urratu duten adingabeak guztiz errehabilitatzea lortzeko gainerako tratamendu sozioedukatibo guztiak ere.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak helburu jakin bat dauka esparru honetan: Euskadi Estatuaren buru ipintzea legea hausten duten adingabeak berriro gizarteratzeko alorrean.

Doako laguntza juridikoa: Bitartekorik gabeko Euskadiko herritarrentzako doako laguntza juridikoa bermatzeko 12,5 milioi euro bideratuko dira, ia hiru milioi euro gehiago iaz baino. Aurrekontu-ahalegin honen arrazoietako bat zera da, doako laguntza juridikoa jasotzea legokiekeen pertsona-kopurua ugaritu izana, otsailaren 22ko 3/2013 Errege Lege Dekretua indarrean jarri ostean

Familiaren topaguneak: Orotara 1,2 milioi euro bideratuko dira. Epai judizial bidez puntu horietara joan behar duten familiek tratamendu pertsonalizatua jasotzen dute bisitetan, umeak gurasoen artean trukatzeko prozesua laguntzen... Lan hori psikologo, gizarte-langile eta -hezitzaileen talde profesional batek egiten du, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta.

Etxeko indarkeriaren txanda: Eusko Jaurlaritzak 1,1 milioi euro bideratuko ditu etxeko indarkeria nahiz sexu-erasoak pairatzen dituzten emakume guztientzako arreta eta defentsa juridikoko doako zerbitzu hori bermatzeko.

Zigorrak Kudeatzeko Euskadiko Zerbitzua: 803.000 eurorekin finantzatuko da. Hala, larritasun txikiko delituen egileek erkidegoaren aldeko lanekin zigorrak kommutatzea posible egiten duten zerbitzua indartuko da.

Bitartekaritza: 2014ko aurrekontuetan, halaber, hainbat partida berri bildu dira lehendabiziko aldiz. Guztira 682.800 eurokoa da partida hori, bitartekeritza intrajudiziala eta gainerako esparru jurisdikzionalak finantzatzeko, horien artean, hipoteka-bitartekaritza.

Azkenik, 1,3 milioi euro inguru bideratuko dira 2014an Justizia Administrazioko langileen hizkuntza-normalizaziora, herritarrek euskaraz egiteko eskubidea berma dadin.

HERRI ADMINISTRAZIOA ETA HERRITARRENTZAKO ARRETA (44 MILIOI €)

Herri Administrazio Sailburuordetzara 44 milioi euro bideratuko dira 2014ko aurrekontuan.

Arlo horretako partidarik handiena (13,6 milioi euro) herritarren arretara eta euskal administrazio elektronikoan berrikuntzak egitera bideratuko da; hala, kanal tematikoen bitartez herritarren eta euskal herri-administrazioaren arteko harremanean sakondu ahal izango da 2014an.

Herritarrentzako Arretarako eta Administrazioaren Berrikuntza eta Hobekuntzarako Zuzendaritzaren helburuen artean, administrazio irekia, eraginkorra eta gardena eraikitzea nabarmentzen da, gizarteari arreta eta zerbitzu kalitatezkoak, eraginkorrak eta seguruak eskaintzeko, herritarrei protagonismoa emanda eta pertsonak aldaketaren protagonista gisa kontuan hartuta. Guztia ere gobernantza-balio berrietan oinarrituta: irekitzea, emaitzak kontuan izatea, gardentasuna eta berrikuntza.

programa horren barruan, Zuzenean zerbitzuari lehentasuna emango zaio: 5,1 milioi euro. Zerbitzu horren bitartez, herritarrek laguntza edo informazioa eskatu ahal baitiote herri-administrazioari Interneta (www.euskadi.net), bulegoak (hiru hiriburuetan) edo telefonoa (012) erabiliz. Hala, herritarrek errazago baliatu ahal izango dituzte zerbitzu publikoak, modu unibertsalean, Jaurlaritzak ematen duen edozer zerbitzu, alegia.

Horretaz gain:

13,2 milioi euro emango dira euskal Herri Administrazioaren hizkuntza-normalizazioan aurrera egiteko.

EIZU proiektura 5,9 milioi euro bideratuko dira; proiektu hori Herri Administrazioaren giza baliabideak kudeatzeko sistema digital bat da.

6,7 milioi euro bideratuko dira prestakuntzako ikastaroak eta programak egiteko, Ivapen bitartez.

ARAUBIDE JURIDIKOA (4,6 MILIOI €)

Eusko Jaurlaritzaren araubide juridikoaren arloak 4,6 milioi euro edukiko ditu 2014an. Diru hori hauetarako erabiliko da, besteak beste: Eusko Jaurlaritzaren defentsa auzitegietan bermatzeko, eskumenak defendatzeko, Gernikako Estatutua egokitu eta garatzeko, arauen kontrola egiteko...

Arlo horren barruan milioi bat euroko aurrekontua izango du Aholku Batzorde Juridikoak; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztien aholku-organoak.

ERAKUNDE HARREMANAK (2,3 MILIOI €)

Jaurlaritzak 2,3 milioi euro bideratuko ditu 2014an, iazko ekitaldian beste. Baina ekitaldi honetarako bada desberdintasun bat: zenbateko horretan, erakunde arteko harremanak eta komunikazioak finantzatzeaz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria kudeatzeaz zein argitaratzeaz gain, fundazioen kontuetarako eta aurrekontuetarako partida bat biltzen da, baita udalerrietako eta tokian tokiko azterketak eta ikerketak egiteko, eta abarretarako ere.

BESTE BATZUK (6,5 MILIOI €)

 

Azkenik, 6,5 milioi euro bideratuko dira Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura eta laguntzako programara; zenbateko horiek iazkoen berberak dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2013.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    De los 220 millones que el Gobierno destinará al departamento de Administración Pública y Justicia, tres cuartas... http://t.co/4YXRvTibxy

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)