Berriak Lehendakaritza

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak 900.000 euro bideratu ditu elkarren arteko lankidetza bultzatzeko 42 proiektutara

2013-11-05

Proiektuek bi eskualdeen arteko lankidetza indartu nahi dute energia berriztagarriak, berrikuntza eta ikasleen elkartrukea bezalako arloetan.

Akitania-Euskadi euroeskualdeak 900.000 euro bideratu behar ditu aurten elkarren arteko lankidetza bultzatzea helburua duten 42 proiektu finantzatzeko. Proiektuok urriaren amaieran aukeratu zituen euroeskualdearen batzorde exekutiboak Hendaian egindako bilera batean.

Aurtengoan aukeratutako egitasmoak hautatzeko orduan, uneotan lantzen ari den 2014-2020 Akitania-Euskadi proiektu estrategikoko lehentasunekin bat egiten duten espezializazio-irizpideak izan dituzte kontuan batzordeko kideek.

Horrenbestez, hautatutako 42 egitasmoetatik 14 goi mailako irakaskuntzarekin, ikerketarekin eta berrikuntza teknologikoarekin lotuta daude; 9, ekonomiarekin, garapen jasangarriarekin, nekazaritzarekin, ingurumenarekin eta turismoarekin; eta, gainontzeko 19ak, kulturarekin, kirolarekin, hezkuntzarekin eta gazteriarekin.

Aurtengoan batez beste laguntza handiagoa jasoko duten egitasmook, Euskadiren eta Akitaniaren arteko lankidetza indartuko dute hainbat eremutan, besteak beste: eraikuntza jasangarria, material berriak, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea, eta energia berriztagarriak. Azken kasu horretan, etorkizuneko «lehiakortasun poloak» eratuko dira itsas energiak eta autonomia energetikoa bezalako arloetan.

Era berean, berrikuntza-enpresen zerbitzura jartzea helburu duen estrategia indartzeko asmoz, Akitaniako eta Euskadiko klusterrak sare bakarrean elkartuko dira.

Bestalde, gazteen mugikortasunari lehentasuna eman zaio, eta, horretarako, lizeoei, ikasleei eta prestakuntza-ikastaroak jasotzen ari diren gazteei zuzendutako truke proiektuak jarri dira abian. Eskualdearen errealitate geografikoa ahalik eta ondoen islatzea helburu, euroeskualdeko bazter guztietako eragileak inplikatu nahi izan dira proiektuotan.

 

5 iruzkin
  • @UsansolokoEgi
    2013-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Vamos a incrementar el importe de los proyectos de la Eurorregión Aquitania-Euskadi hasta los 900.000 € http://t.co/ojY4EX0yHh

  • @BASQUEMEDIA
    2013-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Vamos a incrementar el importe de los proyectos de la Eurorregión Aquitania-Euskadi hasta los 900.000 € http://t.co/ojY4EX0yHh

  • @AMANDOPINEDO
    2013-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Vamos a incrementar el importe de los proyectos de la Eurorregión Aquitania-Euskadi hasta los 900.000 € http://t.co/ojY4EX0yHh

  • @araniru
    2013-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Vamos a incrementar el importe de los proyectos de la Eurorregión Aquitania-Euskadi hasta los 900.000 € http://t.co/ojY4EX0yHh

  • @iurkullu
    2013-11-06

    Comentario de Twitter:
    Vamos a incrementar el importe de los proyectos de la Eurorregión Aquitania-Euskadi hasta los 900.000 € http://t.co/ojY4EX0yHh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko