Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko airearen kalitateak hobera egin du, PM10 mailak % 44an eta sufre dioxidoarenak % 66an gutxitu baitira.

2013.eko azaroak 06

• Euskal Autonomia Erkidegoko 2001-2011 epeko airearen kalitatea aztertu da
• Josean Galera, sailburuordea: «Industrian egindako hobekuntzek, teknologia berriek eta araudiak betetzeak sufre dioxidoaren murrizketan eragina dute».
• Hainbat udalerritako ekintza-planak erabakigarriak izan dira bilakaera on horretarako
• Trafikotik datozen isurketak: gainditu gabeko ikasgaia


Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitateak hobetzen jarraitzen du, azken hamarkadako datuen arabera. Airearen Kalitatea Kontrolatzeko eta Zaintzeko Sareak 2001 eta 2011 urteen artean egindako azterketak azken urteetako joera positiboa baieztatzen du. 2012an jasotako emaitzek ildo hori berresten dute. Zehazki, kutsatzaile batzuen kasuan, murrizketa nabarmena gertatu dela ikusten dugu, adibidez: karbono monoxido eta sufre dioxiodoarenean -azken kasu horretan, industriaren bilakaeraren eta erregaiek sufrerik ez izatearen ondorioz-. Bestalde, beste elementu batzuen gaineko zaintza handitu egin da, adibidez: nitrogeno dioxidoaren eta ozonoaren gainekoa.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak zera azaldu du: «PM10 partikulen kasuan, 2001-2011 epeko azterketak erakusten duenez, mailak jaitsi egin dira, batez ere 2007 urtetik aurrera. Joera hori bai industrian egin diren hobekuntzen (teknologia berriak sartuz) bai pixkanaka barneratu diren airearen kalitateari buruzko araudi komunitarioetatik eratorritako exijentzien emaitza da. Testuinguru horretan, aipatu beharra dago hainbat udalerritan osatu zituzten ekintza-planek eta udalerrietan Tokiko Agenda 21en esparruan egindako jarduerek hobekuntza horretan lagundu dutela. Ildo berean, udalei airearen kalitatea hobetzeko emandako diru-laguntzek eta enpresei ingurumen-hobekuntza bultzatzeko emandakoek ere lagundu dute».

«Erkidego osoan -erantsi du Galerak- SO2 edo sufre dioxidoaren mailak nabarmen jaitsi dira, oro har, eta inguruko industriaren eraginpean dauden estazioek jaitsiera handia nabaritu dute. Emaitzok Estatuko eta Europako joera baieztatzen dute, kutsatzaile hauen mailak bietan egin baitu behera. SO2-aren murrizketa, nagusiki, erregaien sufre kopuruari dagokionez ezarritako mugei eta kutsatzaile gutxiagoko erregaiak (adibidez, gas naturala) erabiltzeari esker lortu da».

«Eusko Jaurlaritzak aztertu dituen azken hamar urteetako datuen arabera, legediak hobekuntza teknologikoak bultzatzearen ondorioz, kutsatzaileen araberako isurketa-murrizketak gertatu dira eta horrek airearen kalitatea hobetzea eragin du. Hala ere, trafikoa gainditu gabeko ikasgaia da, eta tartean sartutako eragile guztiek ahalegindu beharko dute haren eraginak arintzen; besteak beste, garraiobide jasangarrien aldeko apustua eginez», nabarmendu du Ingurumeneko sailburuordeak.

Joera positiboa
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak gaur aurkeztu duen txostenean nabarmentzen denez, hamarkada honetan aztertutako balio guztiak legezko mugen barruan daude, eta adierazten duten joera positiboa zuzenketa-neurrien eta enpresek ezarri dituzten teknologia berrien ondorio da, baita erakundeen ekimenen eta udalerriek Tokiko Agenda 21eko programen esparruan abian jarri dituzten ekintza-planena ere.

Azterketa horretan, airearen kalitateari eragiten dioten kutsatzaile nagusien bilakaera analizatu du: ozonoa, partikulak, nitrogeno dioxidoa, karbono monoxidoa eta sufre dioxidoa. Horrez gain, beste osagai batzuk ere aztertu ditu, adibidez: amoniakoa eta metal astunak. Orokorrean, industriaren eraginak murriztu direla ikusten da, baina trafikoarenak oraindik ere handiak dira.

Iragazkiak
Partikulen kasuan, aztertutako epean mailak jaitsi egin direla ikusten da, bereziki 2007tik, eta industrian iragazkiak eta bestelako zuzenketa-neurriak ezartzearen ondorioz izan da.

Era berean, karbono monoxidoaren eta sufre dioxidoaren mailak ere nabarmen jaitsi dira, baita metalenak ere -beruna, nikela, kadmioa, artsenikoa eta bentzenoa-. Beste batzuen mailak, berriz, nitrogeno dioxidoarena adibidez, ez dira nabarmen aldatu, eta ozonoaren kasuan, ez dugu joera argirik ikusten.

Azken hamarkadako airearen kalitatearen azterketa Sarea osatzen duten estazioek, Euskal Autonomia Osoan banatuek, automatikoki jasotako datuetan oinarrituta dago.


Kontrola

Eusko Jaurlaritzak Kontrol eta Zaintza Sarea modernizatzeko prozesuari ekin dio. Sare hori jada duela lau hamarkada sortu zen, hasieran Bilboko eremu metropolitarrarekin bakarrik lotuta, eremu horren industrializazio maila altuaren eraginez kutsadura atmosferikoa handia zen garaian. Ondorengo urteetan, Sarearen erregistroak erkidego osora zabaldu zituzten, eta gaur egun, hartutako datuek -Interneten eskuratu daitezke- airearen kalitatea bananduta ezagutzeko aukera ematen dute.

Orain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila neurketa-sarea teknologikoki eguneratzen ari da, etorkizunera begirako birdimentsionatze eta plangintza egoki batean oinarrituta. Horrek komunikazio-sistemak eta datuak eskuratzeko sistemak modernizatzea barne hartzen du, eta horri esker, bikoizketak saihestuko dira.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko azaroak 06

    Observo qué ni se habla de los NOx, ni de Pm2.5, ni de COV's, de eso ¿no hay o no se mide?. Creo que deberíamos saber cómo estamos en estos aspectos.

    Por otro lado, los datos están en la web ... Dependiendo del día, ya que hay semanas que no hay actualización, por lo hablar de los fines de semana y festivos, que debe ser que no debemos tener contaminación.

    Respecto a lo otro, el anterior gobierno prometió lo mismo y no todavía no tenemos una red del siglo XXI.

    Saludos cordiales

  • @Emergencias112_
    2013.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @GreenpeaceEUS: Estudio sobre la evolución de la calidad del aire en la CAPV en el periodo 2001-2011 http://t.co/2lidjpTsW4

  • @GreenpeaceEUS
    2013.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Estudio sobre la evolución de la calidad del aire en la CAPV en el periodo 2001-2011 http://t.co/2lidjpTsW4

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)