Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2013/11/7)

2013.eko azaroak 07

Gai-zerrenda:
1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, energia elektrikoaren ekoizpen-ereduaren azterketarako eta eztabaidarako ponentzia bat eratzearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0199)
2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan bereziari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0136)
3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2013ko urriaren 4an Alderdi Popularraren aurka haren Donostiako egoitzan izan ziren larderia, intolerantzia eta indarkeriazko ekintzak gaitzesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0294)
4. BESTE BATERAKO UTZIA Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, funtzionarioei 2014an soldata izozteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. 10\11\02\01\0281]
5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuak defizita malgutzeko hartutako erabakiaren ondorioz Jaurlaritzak izango duen baliabide ekonomiko gehigarriaren zertarakoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0284)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, berankortasunaren aurkako borrokari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0157)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskadi eta Europa gaiaren inguruan Eusko Jaurlaritzaren komunikazio bat eta osoko bilkura monografiko bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0118)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau