Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2014rako Aurrekontu Proiektua Legebiltzarrean aurkeztu du

2013.eko azaroak 05

Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarreko Ogasun Batzordean aurkeztuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak. Jaurlaritzak sailez sail azalduko ditu.

INGURUMENA ETA LURRALDE POLITIKA

Ingurumena eta Lurralde Politika sailak 650,9 milioi euroko aurrekontua izango du 2014an, 2013an baino %10 baino gehiago.

ENPLEGUA ETA GIZARTE POLITIKAK

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak 923 milioi euro izango ditu 2014an, krisiak euskal herritarrei eragindako ondorioak leuntzen laguntzeko.

Aurrekontu honi esker aukera izango dugu, alde batetik, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) ordaintzeko aurreikusi ditugun beharrak estaltzeko, eta, bestetik, Gizarte Larrialdietako Laguntza % 18,50 handitzeko», adierazi du Aburtok. Kopuru absolutuan, GLLrako zuzkidura 20,5 milioi eurokoa izango da, 2013an baino 3,2 milioi gehiago.

Sailak lehenetsi egingo ditu, eta funts gehiagoz hornitu, langabeentzako (gazte, emakume, iraupen handiko langabeak…) enplegu-programak, lana baduten lagunen etengabeko prestakuntzaren kaltean.

Etxebizitzaren atalak % 14,39ko igoera izango du 2013ko ekitaldian xedatutako kopuruekiko. 2014ko aurrekontu-ekitaldia Etxebizitzako 2013-2016 Gidaplanaren indarraldiaren barruan da, zeinak etxebizitza-politikaren lehentasunak dagoeneko eraikita dagoena okupatzera, hiriak leheneratzera eta berritzera, irisgarritasuna sustatzera eta bideratzen baititu. Halaber, ekimen publikotik alokairua sustatuko da etxebizitza hartzeko formulen artean.

SEGURTASUNA

2014an Segurtasun sailak 608,9 milioi euro izango ditu, 2013an baino %4,5 gehiago.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren aurrekontua 2.760,9 milioi eurokoa da, aurreko urtean baino %5 gehiago. Jaurlaritzaren laurdena baino gehiago sail honi zuzendu zaio.

OSASUNA

Osasun sailak 3.351 milioi euroko aurrekontua du Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren herena (%32,8), 1.541 euro herritar bakoitzeko.

  • 2013ko aurrekontukin konparatuta, hau % 2,7 hazi da.
  • Osasun Publikoa prebenitzeko eta sustatzeko partidek izan dute hazkunderik handiena (% 59,15) Jon Darpon zuzendari duen sailak 2014rako eginiko aurrekontuetan, erreferentzia gisa aurreko ekitaldia hartuta.
  • Hazi egin dira, halaber, Osakidetzari (% 3,8), zeinaren aurrekontua 2.463€ baitira, alegia, 6,7 milioi euro eguneko; ikerketari eta osasun plangintzari (% 11,64) eta substantziekiko mendetasunen aurkako borrokari (% 13,50) zuzenduriko zuzkidurak.

EKONOMIAREN GARAPENA ETA LEHIAKORTASUNA

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 415,7 milioi euroko aurrekontua du, Administrazio Nagusiaren aurrekontu osoaren % 4,1, alegia. 2013rako aurkeztutako proiektuarekin alderatuta % 4,9ko gehikuntza izan da; halere, zenbateko horiei Lehendakaritzako aurrekontuan jasotako Berrikuntza Funtsa ere gehitu behar zaio; 26 milioi eurokoa da azken hori.

  • Merkataritza eta Turismoko partidak igo dira gehien, ia % 50.
  • Enpresentzako finantzaketa bizkortzeko funtsezko tresna modura indartu egingo da  Finantzen Euskal Institutua, eta industria-politikarekin batera joango da; 89,2 milioi euroko zuzeneko aurrekontua du azken horrek.
  • I+G+Bko gastuari eutsiko zaio (170,6 milioi euro); 2015eko ZTBPa eguneratzea ere aurreikusten du.

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA

Herri Administrazio eta Justizia Sailak 220,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2014an, 2013an baino % 3,5 gehiago.

  • Saileko aurrekontuaren hiru laurden, 163 milioi euro, oinarrizko gizarte-zerbitzuak sendotzera bideratuko dira: legea hausten duten gazteen arreta, bitartekorik gabeko pertsonentzako doako laguntza juridikoa, edota etxeko indarkeriaren eta sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta.
  • Lehendabiziko aldiz, 682.800 euroko aurrekontu-partida bildu da, bitartekaritza intrajudiziala eta gainerako esparru jurisdikzionalak finantzatzeko, horien artean, hipoteka-bitartekaritza.
  • Aurrekontuak 13,6 milioi euro bideratuko ditu herritarrek Herri Administrazioarekin duten harremanean berrikuntzak egiteko, eta 13,2 milioi euro gehiago hizkuntza-normalizazioa bultzatzeko.

LEHENDAKARITZA

Lehendakaritzak 6,5 milioi euroko igoera du bere aurrekontuan, berrikuntza funtsarako eta garapenerako lankidetzarako

Jesús Peña Eusko Jaurlaritzaren idazkari nagusia Legebiltzarreko Ogasun eta Finantza Batzordearen aurrean agertu da 2014ko Lehendakaritzako aurrekontua aurkezteko.

Idazkari nagusiak jakinarazi du Jaurlaritzaren Lehendakaritzako aurrekontuak 6,5 milioi euroko igoera izango duela 2013an aurkeztutako aurrekontuarekin alderatzen badugu.

Igoera horrek, pertsonalaren kapituluan 0,2 milioi aurreztuarekin  eta beste gastuen izozketarekin, aukera ematen du 6,7 milioi euro gehiago edukitzeko eta diru-kopuru horretatik berrikuntzako funts estrategikorako 4 milioi euro eta garapenerako lankidetzaren programak hedatzeko  2,7 milioi euro erabiliko dira. Handiagotze horri esker, 2014an egingo diren lankidetzarako programen deialdiak 45 milioi eurotara iritsiko dira.

Aurrekontu egitura organikoa dela eta, Lehendakaritzak goi kargudunen eta pertsonalen egitura murriztu du, honako hauek kenduz: 6 goi kargudun eta 4 aholkulari, %21,8. Lehendakaritza berriak bakarrik hiru Idazkaritza Nagusi ditu: Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusia, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia. Bestalde, Lehendakaritzaren egituran sartzen dira Emakunde erakunde autonomoa eta Lankidetzarako Euskal Agentzia.

OGASUN ETA FINANTZAK

Ogasun eta Finantza sailak 2014rako duen Aurrekontua 96,9 milioi eurokoa da, 2013an baino %3,4 altuagoa.Saileko %86 langile eta funtzio gastuari zuzenduta dago. 2014an langileek aparteko ordainsaria izango dute urtarrilean eta uztailean.

  • Jaurlaritzak egitura eta informatika aplikazioak berriztuko ditu inbertsio errealen atalean.
  • Enpresen finantziaketari dagokonean Jaurlaritzak mantenduko du hauen kreditua errezterako neurriak.
4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MiguelAMakazaga
    2013.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el Anteproyecto de Presupuestos para 2014 en el Parlamento http://t.co/nCRleTPjIg

  • @nmelg
    2013.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno Vasco presenta el Anteproyecto de Presupuestos para 2014 en el Parlamento►http://t.co/8KkBiH94wj #presupu…

  • @Joseba_10
    2013.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak %20-a baino gehiagotan murriztu du Lehendakaritzako egitura aurreko legealdiarekin alderatuta. http://t.co/YoBSHMNGq4

  • @iurkullu
    2013.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Hemos incrementado el presupuesto destinados al fondo de innovación y a la cooperación al desarrollo en 6,5 millones http://t.co/ActV8kRwHv

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)