Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko 533 plaza

2013-11-02

· Eusko Jaurlaritzak 533 plaza deitu ditu atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko.

· Eskaera egiteko epea azaroaren 1etik 20ra izango da

· 2014ko udan izango dira ikastaroak, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi duten ikasleentzat 533 egonaldi antolatu ditu, 2014ko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastaroak.

533 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira: aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan gutxienik 6 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean, eta gainera, aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 15 puntu edo gehiago lortu izana. Bestetik, ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan. Gainera, ikasleak 2014an gehienez ere 19 urte bete ahal izango ditu.

Eusko Jaurlaritzak 847.038 euro bideratu ditu ikastaro hauek antolatzeko, eta plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatu dira 533 plaza horiek, lau herrialdeetan:


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

Plazaren bat egokituz gero, dagokion ordainketa egitea ezinbestekoa izango da. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak.

Plazen eskaera eredu normalizatuan egin beharko da. Eredu hori www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net Web gunean bete ahal izango da (bekak, laguntzak eta diru-laguntzak/ unibertsitatez kanpoko ikasleak atalean), azaroaren 1ean hasi eta 20a baino lehen. Formulario hori ikastetxeetan aurkezteko azken eguna berriz, azaroaren 21a izango da.

Kontuan hartzeko egutegia:

· Aurre-eskabidea betetzea: azaroaren 1etik 20ra arte, biak barne

https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/hizkuntza-atzerri/eu/

· Aurre-eskabideak aurkezteko azken eguna: ikastetxean, azaroaren 21a, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

· Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2013ko abenduaren 27an.

· Behin-behineko zerrenden erreklamazioak: 2013ko abenduaren 28tik 2014ko urtarrilaren 10era arte, biak barne.

Gasteizen, 2013ko azaroaren 2an.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan