Berriak Lehendakaritza

Euskadik eta Latinoamerikako herrialdeek harremanak sendotu dituzte

2013-11-04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko idazkari nagusia, Enrique Iglesias, hartu du gaur Lehendakaritzan. Biek Latinoamerikako herrialdeen eta Euskadiren arteko harremanak idartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Bileraren amaieran egin duten agerraldian bi komunitateen arteko lotura historikoak, kulturalak, sozialak eta empresarialak azpimarratu ditu lehendakariak. Urkulluk gogorarazi du bai latinoamerikako herrialdeak bai Euskadi ere jendeari harrera egin izan dieten herriak izan direla eta SEGIB-ari dei egin dio bide horri batera eusteko bi komunitateen zerbitzura. "Egun Iberoamerikako euskaldunen ondorengoak diren komunitatea Euskadin bertan dagoena baino handiagoa da", gogoratu du Urkullu Lehendakariak.

Eusko Jaurlaritzak eta SEGIBek beti mantendu dute hurbileko harremana baina oraingo hitzarmenarekin "aurrerapauso" bat eman dute bi instituzioek.

Zentzu honetan Lehendakariak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak Euskadiren nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duela eta helburu honi jarraituz SEGIBen antzerako instituzioekin bat etortzearen beharra nabarmendu du.

4 iruzkin
  • @stombaB
    2013-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @InnobasqueNews: The Basque Country and Latin-American strengthen ties http://t.co/hk2M15U7k9 #business #collaboration @Irekia_News

  • @idrobinhood
    2013-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @InnobasqueNews: The Basque Country and Latin-American strengthen ties http://t.co/hk2M15U7k9 #business #collaboration @Irekia_News

  • @InnobasqueNews
    2013-11-13

    Comentario de Twitter:
    The Basque Country and Latin-American strengthen ties http://t.co/hk2M15U7k9 #business #collaboration @Irekia_News

  • @iurkullu
    2013-11-04

    Comentario de Twitter:
    Hoy la comunidad de descendientes de vascos y vascas en Iberoamérica es más extensa que la propia comunidad vasca http://t.co/HWKPJhilaA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Enrique Iglesias