Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak kanpoko kontsulten eremua inauguratu du Arabako Unibertsitate Ospitalean

2013.eko azaroak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jon Darpon Osasun sailburuak Jaurlaritzaren osasunarekiko konpromisoa azpimarratu dute, Euskadin osasun zerbitzu publikoa eta unibertsala bermatzen duena, hain justu.  Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpoko kontsultak inauguratzeko ekitaldian egin dituzte adierazpen horiek, non Osakidetzaren jarraitasuna nabarmendu baitute, «hazten jarraitzen duen» osasun sistema, Lehendakariaren hitzetan. Urkulluk gogora ekarri du bere gobernuak aurkeztu duen Aurrekontu Proiektuan, 10 eurotatik 3 osasunera bideratuko direla, «pertsonen atentzioa eta ongizatea hobetzera», zehaztu du.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jon Darpon Osasun sailburuak Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpoko kontsulta berriak inauguratu dituzte, gaur goizean. Eraikin berri honetan, Txagorritxu eta Santiago ospitaleak bateratzen dira eta egunean 2.000 pertsona inguru artatuko dira. Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertitu ditu bertan.

Urkullu lehendakariak adierazi du plangintzaren eta oraingo eta etorkizuneko pertsonen premiei aurrea hartzearen adibide izan dela egindako inbertsioa. Profesionalen eta pazienteen arteko topagune bat, pertsonak artatzeko baldintza onenetan, erantsi du Urkulluk.

(Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan)

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GasteizErdialde
    2013.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak kanpoko kontsulten eremua inauguratu du Arabako Unibertsitate Ospitalean http://t.co/8bVMwAgsWb

  • @iurkullu
    2013.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Aurrekontu Proiektuan, 10 eurotatik 3 osasunera bideratuko ditugu pertsonen atentzioa eta ongizatea hobetzera http://t.co/0vdAYyPM5g

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)