Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

"Homeland" euskarako dokumentala London Film Festival Zinemaldian

2013.eko urriak 31

"Homeland", euskal kultura eta hizkuntzari buruzko euskarazko dokumentala, Etxepare Euskal Institutuak sustatu eta Cyrus Sutton ospetsuak zuzendu duena,  London Surf Film Festival zinemaldian emango dute azaroaren 3an, Erresuma Batuan lehen aldiz. Biharamunean Korduroy.tv plataforman ere ikusgai jarriko da.

Donostiako Surfilmfestibal,zinemaldiak eman zuen lehen aldiz Homeland dokumentala; geroztik Estatu Batuetako eta Europako kostaldeak bisitatu ditu Compassing Tour programazioaren barruan, Cyrus Suttonen ekoizpen berrienekin batera; Sutton Korduroy.tv  plataforma independentearen sortzailea da, munduko garrantzitsuen eta esanguratsuenetako bat. Orain arte 2.000 lagun baino gehiagok gozatu dute Homeland lanak gure herrialdearen, kulturaren eta olatuen barrena proposatzen duen bidaia, euskaraz egindakoa. Honako txokotan eman dute, besteak beste: Sopela, Zarautz, Anglet, Hossegor,  Encitinas hiriko La Paloma Antzokia (Kalifornia), Newport Beach (Orange, Kalifornia) eta New York.

Europara bueltan, aste honetan London Surf Film Festival jaialdian emango dute Homeland. Zinemaldiaren hirugarren urtea da hau eta azaroan 1ean hasiko da Riverside Studios kultur gune ezagunean. Dokumentala azaroaren 3an emango dute, eta biharamunean  Korduroy,tv plataforman eta Etxepare Euskal Institutuko eta Surfilmfestival zinemaldiko web orritan eskegiko dugu dokumentala.

Pantalla handian hurrengo geltokia Brusela izango da, euskal kultura protagonista izango duen "Fenêtre Ouverte dans le Pays Basque" programaren baitan. Etxepare Euskal Institutua eta Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles Federazioak antolatu dute jaialdia, Euskararen Eguna dela eta (abenduaren 3an).

Homeland 11 minutuko ibilbidea da natura, gastronomia, tradizioa, abangoardiako artea, itxasoa.. eta pasa den neguko Mundakako egunik onena. 15 egunetan grabatu zuen Cyrus Suttonek, euskal kostaldean, Biarritz eta Bilbao bitartean. Dokumentalak gure lurraldea, gure jendea eta surfaren bitartez itxasorekin duen harremana islatzen du, euskaraz. Bidai hartan Basque Holiday lana ere burutu zuen Suttonek: 3 minutu irauten duen laburmetraia da, egun horretan Cyrus bera eta Ryan Burch surflariek euskal olatuen gainean emandako onene jasotzen duena.

Homeland eta Basque Holiday zuzendari kaliforniarrak iazko abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin sortutako lanak dira, euskaldunon eta surfaren harremanak trukearen, modernitatearen eta joan eta etorriko ikurra izateaz gain, gure hizkuntza eta kultura hedatzeko bide berri bat zabaltzen duela erakusten dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)