Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Ikaskuntzak Soledad Silva y Verasteguiri Lekuona saria emateko ekitaldian izan da Ana Oregi

2013.eko urriak 31

• «Gure ondare kulturalaren aberastasuna nabarmentzen du egunero»


Eusko Ikaskuntzak Soledad Silva de Verastegui artearen historialariari eman dio Manuel Lekuona saria. Arabako Biltzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan izan da banaketa, eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi ekitaldian izan da.
«Soledad Silva aktibo garrantzitsua da gure herrialdeko artearen historiaren azterketan eta ikerketan -esan du Oregik-, eta gure ondare kulturalaren aberastasuna nabarmentzen duten izen handiko doktore eta ikerlarietako bat da».
Eusko Ikaskuntzako presidente Iñaki Dorronsoro, Biltzar Nagusietako presidente Juan Antonio Zarate, Javier Inclán eta Arabako ahaldun nagusi Javier de Andrés izan dira ekitaldian, bai eta saridunaren senitartekoak ere.

Eusko Ikaskuntzak Soledad de Silva y Verástegui artearen historialariari eman dio 2012ko Manuel Lekuona saria. Soledad Silvak Artearen Historiako doktoregoa egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta Iconografía del siglo X en el reino de Pamplona-Nájera izeneko tesia egin zuen (1984an argitaratu zen). Doktorego Sari Berezia jaso zuen aipatutako unibertsitatean, bai eta Errioxako Gaien Institutuaren Ikerketako Lehen Saria ere 1981ean. 1972tik 1988ra, Artearen Historiako irakasle izan zen Nafarroako Unibertsitatean. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Campusean hasi zen irakasle; irakasle titular gisa 1990az geroztik, eta katedradun gisa 2000az geroztik. Honako irakasgai hauek ematen ditu gaztelaniaz: Erdi Aroko Artearen Historia Espainian, Antzinako Artearen Historia II, eta Erdi Aroko Ikonografia.

Eusko Ikaskuntzak 1983an abiarazi zuen Manuel Lekuona saria, interes handiko lanak egiten dituzten euskal kulturako pertsonak aintzatesteko. Honako hauek jaso dute saria, besteak beste: Jorge Oteizak, José Miguel de Azaolak, Justo Garatek, Bernardo Estornések, Carlos Santamaríak, José Mª Jimeno Juríok, Eugène Goyhenetchek, Micaela Portillak, Elías Amezagak, Menchu Galek, Montxo Armendarizek, José Antonio Arana Martijak eta Manuel Lekuonak berak.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SANCHOELSABIO
    2013.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Entrega del premio Lekuona de Eusko Ikaskuntza a Soledad Silva y Verastegui - http://t.co/7tKHkPJbhk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Soledad Silva, Juan Antonio Zarate, Javier de Andrés, Iñaki Dorronsoro, Icíar Lamarain, J. Inclán,