Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorek Ivapen 30. urteurrena ospatzeko "Etorkizunari begira: Erronka berrika, erantzun berriak" izeneko jardunaldia inauguratu du

2013.eko urriak 30

· IVAPeko langileek 30 urte hauetan egindako lan garrantzitsua nabarmendu du Josu Erkorekak, Euskadiko herri-administrazioetako langileak trebatu baitituzte, eta gure herriko hizkuntza-normalizazioa lortzeko lanean aritu baitira.

· Eusko Jaurlaritzak Herri Administrazioari buruzko Lege berritzaile bat aurkeztuko du 2014an; haren bitartez, gardentasunez jarduteko konpromisoa eta erabakiak hartzeko prozesuan herritarrek parte hartzeko konpromisoa mamituko dira.

Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, «Etorkizunera begira: erronka berriak, erantzunak berriak» jardunaldia inauguratu du gaur goizean, Gasteizko Europa Jauregian. Jardunaldia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (Ivap) antolatu du, erakundearen 30. urtemuga dela-eta. Inaugurazio-ekitaldian izan da, halaber, Maite Iruretagoiena Ivapen zuzendaria.

Ivapen lan garrantzitsua nabarmendu du Josu Erkorekak inaugurazio-hitzaldian; izan ere, haren 30 urteko historian lan handia egin du Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan aritzen diren langileak trebatzeko, bai eta gure herriko hizkuntza-normalizazioa lortzeko ekarpen handia ere.

Herri Administrazioaren gardentasunerantz aurrera egiteko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du Josu Erkorekak, eraginkorra, ulergarria eta herritarrentzat irisgarria izan dadin, erabakiak hartzeko prozesuan haiek iritzia eman eta parte hartu ahal izan dezaten. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak adierazitako konpromiso hori 2014ko lehen seihilekoan gauzatuko da, Jaurlaritzak aurkeztuko duen Herri Administrazioari buruzko Lege berritzaileari esker.

HIZLARIAK

Jardunaldi horretan parte hartu du Castellóko Jaume I. Unibertsitateko Etikako katedradun Vicente Domingo García Marzák, eta etorkizuneko administrazioan etikak duen betekizunaz hitz egin du.

Vicente Domingo García Marzák hainbat liburu egin ditu. Horien artean, hauek dira nabarmentzekoak: Teoría de la Justicia (J.Haberlas y la ética discursiva) eta Teoria de la democracia. Halaber, artikulu ugari idatzi ditu etikaren, politikaren eta ekonomiaren arteko harremanari buruz.

Gainera, jardunaldiaren lehen zati horretan, AEBetako Johns Hopkins Unibertsitateko Viçens Navarro López Politika Publikoko katedradunak ere parte hartu du, etorkizuneko administrazioaren zerbitzu publikoak hizpide hartuta.

Johns Hopkins Unibertsitateko Politika Publikoen Programaren fundatzaileetako bat da Navarro (AEBetako ezagunenetako bat), eta, gaur egun, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Politika eta Gizarte Zientzietako katedraduna eta Espainiako Gizarte Behatokiaren zuzendaria ere bada. Viçens Navarro Nazio Batuen Erakundearen eta Osasunerako Mundu Erakundearen aholkulari izan da, eta, gainera, osasun-erreformari buruzko Etxe Zuriaren lantaldeko kide izan zen Hillary Clintonen garaian, 1993an.

«Etorkizunera begira: erronka berriak, erantzun berriak» jardunaldiaren bigarren zatian, euskararen etorkizunaz eta erronkez hitz egin da, besteak beste, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak parte hartu duen mahai-inguruan.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GARALEX_EHU
    2013.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    Josu Erkorek Ivapen 30. urteurrena ospatzeko "Etorkizunari begira: Erronka berrika, erantzun berriak" izeneko ja... http://t.co/xs9TbLQsH4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)