Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak ACICAE clusterra bisitatu du bere 20. urteurrenean

2013-10-30

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Lehikortasunaren sailburu Arantza Tapia ACICAEko Zuzendaritza Batzordearekin izan dira honen 20. urteurrena dela eta. ACICAE Euskadin 1993an jaiotako irabazi asmorik gabeko enpresa elkartea da. Honen eginkizuna automobilgintza sektorearen lehiakortasuna hobetzea da. Europan eratutako lehen cluster-etarikoa da eta gaur egun 160 bazkide ditu, zentro teknologiko, ingenieritza edota aholkularitza sailetan banaturik.

Batzarra bukatzean, bai Lehendakariak zein Tapiak ACICAE clusterrak kudeatzen duen AIC-Automotive Intelligence Center-eko azpiegiturak bisitatu dituzte. AIC-Automotive Intelligence Center bere alorrean parekorik ez duen zentroa da; automobilgintzaren sektorean balioa sortzea du helburu, berrikuntza irekiaren kontzeptuan oinarrituta.

Bisita hau eguerdian izan da AIC-ek Zornotzan duen egoitzan. Clusterreko Zuzendaritza Batzordeaz gain Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta AIC-Automotive Intelligence Center-eko presidentea den José Luis Bilbao izan dira.

 

Iruzkin bat
  • @mlopezquesada
    2013-10-31

    Comentario de Twitter:
    #Gestamp #i+d #automocion . Lehendakari y autoridades visitan el cluster ACICAE en su 20 Aniversario http://t.co/PEM4rsF796

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)