Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, Euskadiko Basoetako Kudeaketa Ziurtagiriarentzako Basalde Elkarteari zuzeneko diru-laguntza emateko dena, basoetako kudeaketa jasangarriaren ziurtagirirako jarduerak finantzatzeko eta elkartearen 2013ko funtzionamendu gastuetarako. (2013-10-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 29

LABURPENA

BASALDE EUSKADIKO BASOGINTZAREN EGIAZTATZE ELKARTEARI 43.000 €-ko LAGUNTZA EMANGO ZAIO, JASANGARRITASUN EGIAZTAGIRIA BABESTEKO

Eusko Jaurlaritzak Basalde Euskadiko Basogintzaren Egiaztatze Elkarteari basogintzako egiaztatze-jarduerak finantzatzeko 43.000 €-ko diru-laguntza zuzena ematea baimendu du. Jardueren artean, hauek nabarmentzen dira:

- Ziurtagiriarekiko atxikimenduak kudeatzea.
- Ziurtagirien jasotzea eta kudeaketa-planak PEFCren eskakizunetara egokitzen diren kontrolatzea.
- Kontrol-prozedura zaintzea.
- Barne-ikuskaritzak egitea.
- Basoen kudeaketa jasangarriaren arloko trebakuntza-ekintzak.
- AENORek, eskualdeko ziurtapen sisteman barne hartutako azaleretan, urtero egiten duen ikuskaritza kudeatzea.
- PEFC eskualde-ziurtapena EAEn aplikatzeko sistema eraginkorrago bat ezartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau