Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Jaurlaritzak Aurrekontu Legearen Proiektua eman dio Legebiltzarrari

2013.eko urriak 31

Ogasun eta Finantza sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak Aurrekontu Legearen Proiektua eman dio Eusko Legebiltzarreko presidente den Bakartxo Tejeriari. Jaurlaritzak aurkeztu duen Proiektua QR kode baten bidez kontseultatu daiteke.

OHIKO OSOKO BILKURAREN GAI ORDENA:

1. Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetarazteko Eusko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0046)
2. Mozioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Holtza SA enpresaren egoeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0047)
3. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegorako harrobien lurralde-plan sektorial bat egin beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0125)
4. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskararen irakaskuntzaren ebaluaziotik salbuesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0259)
5. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko zuzendari nagusia eta kideak hautatzeko prozedura aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0246)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0232)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, desgaitasunari buruzko lege orokor bat egitearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0084)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau