Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik 10.215 milioi euroko aurrekontua izango du 2014an, aurreko urtean baino 900 gehiago

2013.eko urriak 29

Jaurlaritzak Aurrekontu Proiektuko hazkundean lehenetsi ditu gizarte politikak (%19,7), hezkuntza (%5) eta Osasuna (%2,7)

Eusko Jaurlaritzak gaur izan duen Kontseiluan 10.215 milioiko Aurrekontu Proiektua onartu du 2014rako. Diru-kopuru hori 2013ko proiektuarekin konparatuta %9,6 igo da, 898 milioi euro. Ogasun eta Finantza sailburua den Ricardo Gatzagaetxebarriak azaldu du Gobernu Kontseiluaren ostean izandako prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzak lehentasuna eman diela diru-kopurua handitzerako orduan  Enplegu eta Gizarte Politikak, Hezkuntza eta Osasun sailei. Ekonomia suspertzeko eta enplegua sutatzeko helburuarekin inbertsio atala ere handitu egin da. Gatzagaetxebarriak adierazi du aurrekontuak bat datozela Euskadik bizi duen egoera ekonomikoarekin eta gauzak horrela, atzerapen ekonomikoari dagokionez "hondoa jotzen" ari garela azaldu du eta  hurrengo urteetarako hazkunde "ahul eta motela" izango dela aurreratu du.

Gatzagaetxebarriak adierazi du Enplegu eta Gizarte Politiken sailak hazkunde handiena izan duen saila izan dela %19,7ko igoerarekin. Hazkunde hori Diru-sarerak Bermatzeko Errentarako Prestazio Osagarria ordaintzeko zein Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ordantzeko zuzenduko da. Bestalde, Osasuneko sailak %2,7ko hazkundea izan du eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak 130 milioi gehiago izango ditu, %5. Sail honek beka-politikarako zuzenduko duen dirua handituko duela azaldu du sailburuak.

Ogasun eta Finantzen sailburuaren esanetan, aurreko urtean baino 900 milioi gehiago izan arren Aurrekontu Proiektuan, Euskadik aurre egin beharko diola zorpetzeko amortizazioei. Honen esanetan, 2013an 200 milioi euro bideratu baziren amortizazio hauetara, 204an 538 milioi eurokoa izango da zenbateko hori. Gauzak horrela, Gatzagaetxebarriak azaldu duenez,  zorpetzearen amortizazioak kontuan hartzen ez badira 2014rako Aurrekontu Proiektuaren gastu "erreala" 561 milioi eurokoa izango da.

(Hedapena izango da)

(Informazio zehatzagoa erantsitako dokumentuan)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.10.29)

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @UsansolokoEgi
    2013.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • 2013.eko urriak 29

    De dónde se puede descargar?

  • @Gotzon86Gotzon
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • @nmelg
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • @aitor_eus
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • @JAVI_PALACE
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • @EUrrutikoetxea
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    "@iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/fYJh6Pqe0d"

  • @NekaneGartzia95
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • @EntzuixuLekitto
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • @iurkullu
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y la Salud http://t.co/4Hu24mJTwO

  • @jerkoreka
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Hemos priorizado el Empleo, las Políticas Sociales, la Educación y el área de Salud a la hora de incrementar los... http://t.co/bCJFseItJg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)