Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2013ko Euskadi Literatura Sariak

2013.eko urriak 29


Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2013ko Euskadi Literatura sarietan ezagutzeko falta ziren irabazleen izenak jakinarazi ditu gaur Bilbon, saridunak eurak ere presente zirela egin den prentsaurrekoan. Hona hemen, sail bakoitzean irabazle gertatu diren lanen eta idazle, marrazkilari edo itzultzaileen izenak:

  • Euskarazko literatura: “Martutene”, Ramon Saizarbitoriarena
  • Gaztelaniazko literatura: “Aquella edad inolvidable”, Ramiro Pinillarena
  • Euskarazko literatura itzulpena: “Tom Sawyer-en abenturak” Iñaki Mendiguren eta Sara J. Turtlek itzulia
  • Literatura lanaren ilustrazioa: “Tropecista”, Elena Odriozolarena


Saritutako lanen eta idazleen gaineko informazio gehiago eta zehatzagoa, atxikitako dokumentuan eskuratu daiteke.

Joan zen asteartean aldiz, honako  sail hauetako irabazleen berri izan genuen:

  • Euskarazko haur eta gazte literaturan: “Tximeletrak”, Xabier Olasorena
  • Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: saria eman gabe gelditu da
  • Euskarazko saiakeran: “Oi Europa!”, Jon Suduperena
  • Gaztelaniazko saikeran: “Ese idioma raro y poderoso”, Iban Zalduaren
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Euskadi Literatura Sarien irabazleak