Berriak Lehendakaritza
Eu

"Joxe Mari Korta" sariak: “Jaurlaritzaren Aurrekontuak gizarte-kohesioa, suspertze ekonomikoa eta enplegua bermatuko dute”

2013.eko urriak 29

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi du gaur Gobernu Kontseiluan onartutako 2014rako Aurrekontuen Proiektuak balioko dutela kontsumoa eta inbertsioa sustatzeko beharrezkoa den konfidantzazko egoera sortzeko. Hazteko beharrezkoa den konfidantza, alegia, azpimarratu du Urkulluk. Gainera, Lehendakariak azaldu du, Aurrekontu Proiektuak baliabide gehiago izango dituenez gizarte-kohesioa bermatzea izango duela helburu, horixe da Jaurlaritzaren oinarria, “Pertsonekiko konpromisoa”. Lehendakariaren hitzetan “Osasunak, Hezkuntzak eta Gizarte Babesak berme ekonomiko handiagoa izando dute”.

Era berean, Lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak Jaurlaritzak suspertze ekonomikoa eta enpleguarekin duten konpromisoari eutsi diote gaur “Joxe Mari Korta” sarien ekitaldira joan den enpresa, instituzio eta politika ordezkaritza oparoaren aurrean. Bai Lehendakariak baita Tapiak ere sari hauen garrantzia azpimarratu dute enpresa ibilbidean zehar nabarmendu diren pertsonak aintzatespena direlako. Hamahirugarren edizio honetan Jesús Alberdik, Juan Manuel Aranak, Faustino Martínezek eta Vicente Zaragüetak hartu dute saria. "Jakituria eta esperintzia batzen duten pertsonak2, Tapia sailburuaren esanetan.

Lehendakariak adierazi du Joxe Mari Korta Herri honentzat “eredua” izan dela eta gaur egun ere badela. Urkulluk Kortaren ilusioa ekarri du gogora, proiektu bat martxan jartzeko ilusioa, zailtasunei erantzutekoa… “konpromisoa duten pertsonen enpresa proiektua, proiektu kolektiboa  bizirik mantentzearena", alegia. Bai Lehendakaria zein Tapia sailburuak so egin diote  egun enpresek enplegua eta jarduera mantentzeko egiten ari diren esfortzuari. Biek aitortu dute bide bakarra dagoela egoera honetatik irtetzeko, batera eta elkarlanen egitea. Lehendakariak ideia honi eutsiz, gogora ekarri du Kortak bere garaian egindako adierazpenak: “Hortzak estutu eta aurora jarraitu”

(Sarituen profila erantsitako dokumentuan)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @armaolea
    2013.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Jaurlaritzaren Aurrekontuak gizarte-kohesioa, suspertze ekonomikoa eta enplegua bermatuko dute”. http://t.co/MzuwnykNH5

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)