Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 401 kirol-amarraleku eskainiko ditu Bermeoko portuan

2013.eko urriak 25


Deialdia EHAAn argitaratuko da azaroaren 4an
• 370 pantalanean eta 31 buian

Eusko Jaurlaritzak Bermeoko portuko amarralekuak aldi baterako erabiltzeko baimenak emateko deialdia argitaratuko du datorren azaroaren 4an; laketontzi ez-profesionalen titularrek eskatu ahal izango dituzte horrelakoak. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituraren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok honela azaldu du: «Orain 401 amarraleku eskainiko dira; horietatik 370 pantalanean eta 31 aldi baterako buian».

Euskal kaien arduradunak zehaztu duenez, «Bermeoko pantalaneko amarralekuen artean, fingerra duten pantalaneko 359 amarraleku daude; haietatik 128 gehienez 6 metroko gehieneko luzera duten itsasontzientzat, 53 6 m-tik gorako eta gutxienez 7 metroko gehieneko luzera dutenentzat, eta gainontzeko 178 amarralekuak 7 m-tik gorako eta gehienez 8 m-ko gehieneko luzerako itsasontzientzat. Pantalaneko gainerako 11 amarralekuek ez dute fingerrik; horietako 6 gehienez 6 m arteko gehieneko luzera duten itsasontzientzat dira, hiru gehienez 6 m-tik gorako eta gehienez 7 m-ko gehieneko luzera duen itsasontzi batentzat eta azken biak 7 m-tik gorako eta gehienez 8 m-ko gehieneko luzera duten itsasontzientzat».

Aldi baterako buiako amarralekuetatik, 6 eta 7 m arteko gehieneko luzera duten itsasontzientzat dira lau, horietan maniobratzeko zailtasuna dela-eta; gainontzeko 27 amarralekuak, berriz, 8 m-tik gorako gehieneko luzera dutenentzat dira.

Eskaerak
Eskaera, beharrezko dokumentazioarekin batera, eredu normalizatuan aurkeztuko da; doan emango dute eredu hori Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elkano 3, behea, 48011 Bilbo) eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Donostia 1, Lakua 1-7. solairua, 01010 Gasteiz), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ak arte. Eusko Jaurlaritzaren webgune elektronikoan (www.euskadi.net) ere eskura daiteke Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren atal honetan: Portu eta Aireportuak - kirol-portuetan amarralekuak: «amarratzeko eskaera».

Eskaerekin batera 2004ko apirilaren 20ko aginduaren 4.2 artikuluak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko da. Itsasontzien titularrek, baldin eta beren itsasontziak zein propultsatzeko ekipoak CE marka badute, izena emateko ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute idazpen-orriaren ordez.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak azaroaren 4an argitaratuko du deialdi hori EHAAn. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 5etik (asteartea) 25era artekoa (astelehena) izango da.

Baimenak emateko prozedura 2004ko apirilaren 20ko aginduan ezarritakoa izango da; Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetan eta portu-instalazioetan laketontzi ez-profesionalen titularrek amarralekuak aldi baterako erabiltzeko baimenak emateko prozedura arautzen da horren bitartez. Amarralekua erabiltzeko baimenak hiru urtez iraungo du, baimenean zehazten den egunetik aurrera zenbatuta. Esleipendunak amarralekurako baimena galduko du, plaza hil batez baino gehiagoz jarraian edo bi hilabetez txandaka urtebeteko aldian okupatu ezean, betiere justifikatutako kausarik ez badago; Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak aztertu eta onartuko du hori.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)