Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek autobusen gaueko zerbitzuak aldatuko ditu larunbatean, urriaren 26an, ordu aldaketa ofizialaren ondorioz

2013.eko urriak 24

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, aldaketak sartuko ditu errepidez eskaini ohi dituen gaueko garraio zerbitzuetan, datorren larunbatean, urriaren 26an, ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko hiruetan ordu biak izango dira). Beste alde batetik, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Mallabiko jaiak direla eta.

Datorren larunbateko gaueko autobusen ordutegiak hauek izango dira:

• ZUMAIA – DONOSTIA LINEA:

1. Zirkulazioak Donostiatik: 0:00etan (Azkoitian amaitzen da); 1:00etan; 2:00etan (Azkoitian amaitzen da); 3:00etan/2:00etan, ordu ofizial berria (Azkoitian amaitzen da); 3:00etan; 4:00etan (Azkoitian amaitzen da); 5:00etan; eta 6:00etan.

2. Zirkulazioak Zumaiatik: 23:00etan; 0:00etan; 1:00etan (Azkoititik dator); 3:00/2:00etan, ordu ofizial berria (Azkoititik dator); 3:00etan (Azkoititik dator); 4:00etan; eta 5:00etan (Azkoititik dator).

• ERMUA – ONDARROA LINEA:

1. Zirkulazioak Ermutik: 0:25ean; 2:25ean; 3:25/2:25ean, ordu ofizial berria; 4:25ean; eta 5:55ean.

2. Zirkulazioak Ondarroatik: 23:45ean; 1:45ean; 3:45/2:45ean, ordu ofizial berria; 3:45ean; eta 5:45ean.

3. Horrez gain, larunbat honetan, urriaren 26an, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko da, Mallabiko jaiak direla eta. Zerbitzu berezi horretan, Mallabiraino luzatuko da Ermua – Ondarroa linean, bi noranzkoetan, eskaini ohi den gaueko autobus guztien ibilbidea. Irteerak Ondarroatik, jada aipatutakoak izango dira. Mallabitik, autobusek ordu hauetan hasiko dituzte euren ibilbideak: 0:25ean; 2:25ean; 4:25ean eta 5:55ean.

• ZUMAIA – AZKOITIA LINEA:

1. Zirkulazioak Zumaiatik: 23:40an; 1:15ean (Donostiatik dator); 3:15/2:15ean, ordu ofizial berria (Donostiatik dator); 3:15ean; eta 5:15ean (Donostiatik dator).

2. Zirkulazioak Azkoititik: 0:20an (Donostian amaitzen da); 2:20an (Donostian amaitzen da); 3:20/2:20an, ordu ofizial berria (Donostian amaitzen da); 4:20an (Donostian amaitzen da); eta 6:00an.

• AZPEITIA – EIBAR LINEA:

1. Zirkulazioak Azpeititik: 0:45ean; 2:45ean; 3:45/2:45ean, ordu ofizial berria; eta 4:45ean.

2. Zirkulazioak Eibartik: 1:30etan; 2:30etan; 3:30etan; eta 5:30etan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, ohiko autobus geralekuetan dauden oharrak, 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta Euskotrenen www.euskotren.es web gunea dituzte.

 


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau