Berriak Lehendakaritza
Eu

Asteko inkestak ia 1000 boto izan ditu

2010.eko apirilak 21

Irekiak 67.000 erabiltzaile lortu ditu apenas 2 hilabetean

Asteko inkesta, Irekian herritarrek gehien parte hartzen duten elementuetako bat bihurtu da. Duela 3 aste abian jarri zenetik, eztabaidatzeko jarritako gaietako bati buruz bere iritzia eman duten herritarren kopuruak gora egin du etengabe. Aste honetan, tabernetan tabakoa debekatzeari buruzko galdera 1000 boto gainditzear dago (968).

Irekia, herritarren parte-hartzea sustatzera bideratutako Eusko Jaurlaritzaren webguneak 66.976 bisita izan ditu, pasa den urtarrilaren 25ean abian jarri zenetik. Tarte honetan, erabiltzailek 290.746 orrialde bisitatu dituzte eta 344 iruzkin utzi. Gainera, parte-hartzea Irekia dagoen sare sozialetan zehar zabaldu da. Adibidez, Facebook-en 1100 zale gainditu dira, Twitter-en 545 jarraitzaile daude eta Irekia jada 47 zerrendatan sartuta dago. Youtube-era "igotako" bideoei dagokienez, 316 aldiz erreproduzitu dira. Irekiaren barruan jarritako bideoak, guztira 1202 aldiz erreproduzitu dira aste honetan. Argazkiek, bereziki lehendakariak Brasilera egindako enpresa bidaiarenek, 768 bisita jaso dituzte Flickr-en.

Google-en barruan Irekia hitzaren bilaketak, azken astean, 389.000 link-eko emaitza eman du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia