Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu larunbateko, urriaren 26ko, arratsaldeko autobus zerbitzuan Eibartik eta Azpeititik igarotzean

2013.eko urriak 24

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, aldaketak sartuko ditu autobus zerbitzuan urriaren 26ko, larunbateko, arratsaldean, Eibartik eta Azpeititik igarotzean, Eibarren ASIER CUEVAS I. LASTERKETA HERRIKOIA ospatuko delako eta Azpeitian Kros bat.

Horrela, EIBARREN, arratsaldeko 17:45ean Mallabitik Ondarroarantz irteten den zirkulazioaren ibilbidea aldatuko da. Zerbitzu horrek, Untzagako geralekua (Taxien geralekuaren ondoren) igaro eta gero, saihesbidera sartu eta Azitaineraino jarraituko du, Geltoki kaletik sartu gabe, Iparragirreko bide berriaren ondoan geratzeko. Puntu horretatik Ondarroarantz jarraituko du, biribilgunean bertan biratuz.

Aldaketa hori dela eta, Eibarren dagoen Bidebarrietako geralekua ere zerbitzurik gabe egongo da.

AZPEITIARI dagokionez, Krosa dela eta, beharrezkoa izango da Zumaia – Zumarraga/Ospitalea lineako zerbitzua aldatzea, arratsaldeko 18:15etik 19:45era. Tarte horretan Zumaiarantz doazen autobusek, Sanjuandegin geratu ondoren, saihesbidetik jarraituko dute Burdinbidearen Euskal Museoko oinezkoentzako zubiaren ondoan dagoen geralekuraino, eta hortik aurrera ohiko ibilbidea hartuko dute. Aurkako noranzkoan, Zumarragarantz zirkulatzen duten autobusek saihesbidetik zirkulatuko dute Azpeitian, Burdinbidearen Euskal Museoko oinezkoentzako zubiaren ondoan dagoen geralekuraino, eta bertatik Sanjuandegiko geralekura jarraituko dute, hortik aurrera ohiko ibilbidea egiteko.

Adierazitako orduetan, Azpeitian ez da zerbitzurik egongo Anbulatorioko eta Burdinbidearen Euskal Museoko geralekuetan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, ohiko autobus geralekuetan dauden oharrak, 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta Euskotrenen www.euskotren.es web gunea dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau