Berriak Kultura
Eu

Lucía Martínez de Odriozola: "Sexismoa gizarte gaixotasun kroniko bat da"

2010.eko apirilak 20

De Odriozola, komunikabideetan hizkera ez sexista erabiltzeari buruzko ikastaro baten txostengilea izan da

Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea, Lucia Martínez de Odriozola, komunikabideetan hizkera ez sexista erabiltzeari buruzko ikastaro baten txostengilea izan da. De Odriozolak, sexismoan erortzen diren komunikabideetan sarri erabili ohi diren hizkera batzuk azaldu ditu adibide batzuen bidez, eta hizkerak "imajinatzen dugun errealitatea" osatzerakoan duen garrantzia nabarmendu du. "Sexismoa gizarte gaixotasun kronikoetako bat da", azpimarratu du.

Komunikabideetan erabiltzen den hizkera izan da, Euskal Kazetarien Elkarteko presidenteak arratsalde honetan Lakuan eskaini duen txostenaren protagonista. De Odriozolak nabarmendu du "ez dagoela hizkeraren erabilera sexistarik", baizik eta "pertsonak garela hizkuntza modu sexistan erabiltzen dugunak". Odriozolak, komunikabideetan erabiltzen den hizkera sexistaren adibide praktiko batzuen bidez, hizkerak "imajinatzen dugun errealitatea" osatzerakoan duen garrantzia erakutsi nahi izan du. "Sexismoa gizarte gaixotasun kronikoetako bat da", azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lucía Martínez de Odriozola