Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aiz: «Frantziak Atlantikoko burdinbideetako lanak aurreratuko ditu, hortaz, Madrilek ez du aitzakiarik Valladolid-Gasteiz-Irun abiadura handiko bidea atzeratzeko»

2013.eko urriak 23


• «Europa barneko lehentasunezko garraio-sareen proiektuen garapenaren inguruan EBk emandako zuzentarauak eta hartutako erabakiei jarraitu behar diete».
• Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuordeak, Frédéric Cuvillier Frantziako Garraioko ministroak egindako iragarpenaren inguruan esana


Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aiz pozik agertu da Atlantikoko korridorean abiadura handiko bidea sortzeko Europako zuzentarauen aplikazioan Frantziako gobernuak emandako aurrerapausoekin, Frédéric Cuvillier ministroak egindako iragarpenaren arabera. Korridoreak Paris eta Madril lotuko ditu Euskadi zeharkatuta. «Espainiako gobernuak ez du aitzakiarik Valladoliden eta Gasteizen arteko abiadura handiko bidearen eraikuntza eta euskal Y burdinbide-sareko lanak atzeratzeko», azpimarratu du Aizek.

«Antza denez, Frantziak Kallas Europako komisarioaren deia aintzat hartu du, eta beharrezkotzat jo du azpiegitura handi hori egitea. Horren bidez, Europako hego-mendebaldearen eta Atlantikoko arkuaren garapen ekonomikoa eta soziala indartu eta bermatuko da; Euskadik, hor, kokapen paregabea du, bere azpiegiturei eta logistika-ahalmenari esker» adierazi du Aizek.

«Orain, Madrilek Europar Batasunaren zuzentarauak kontuan hartu eta bete behar ditu, eta bere proiektuen artean lehentasun horiek ezarri behar ditu. Horietan, penintsula barruko eta erdialdeko Europako burdinbide-sarbide berria gailentzen da. Sarbide horren bitartez, estatuko ekonomia eta Batasunarekin dituen harremanak hobetu egingo dira. Europa barneko lehentasunezko garraio-sareen proiektuen garapenaren inguruan EBk emandako zuzentarauei eta hartutako erabakiei jarraitu behar diete», gaineratu du Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuordeak.

Duela zenbait egun, 2016rako Calaisen eta Baionaren arteko salgaietarako lehengo bidea birgaituko zuela iragarri zuen Frantziak, garraio jasangarriaren alorreko Europaren gomendioak jarraituz. Era horretan, burdinbideek kargak kenduko dituzte gainezka daude errepideetatik.

Frédéric Cuvillier Frantziako Garraioko ministroak esan duenez, «lehentasunezkoa da ekonomia eta enplegua dinamizatuko duten garraio-azpiegitura eraginkorrak izatea». Frantziako Asanblea Nazionaleko Mobilité 21 batzordearen hasierako gomendioen arabera, bazirudien abiadura handiko burdinbide-sarearen zenbait atal atzeratuko zirela. Baina orain, Frantziako gobernuak egungo azpiegiturak hobetzeko politika berri baten eta proiektu berrien garapenaren aldeko apustua egin du, eta hasiera batean, 30000 milioi euro bideratuko ditu 2030era bitartean, xede horretarako.

Frédéric Cuvillierren iritziz, Frantziako hego-mendebaldeko burdinbide-proiekturako (GPSO) funtsezkoak dira Bordeleren eta Toulousen arteko eta Bordeleren eta Biriatuko mugaren arteko linea berriak. Horrez gain, 2017an Tours - Bordele bidea ere zerbitzua ematen hasiko da.

Cuvilierren iritziz, lanek bi fase dituzte. Lehenengoa Bordele eta Toulousen arteko linea berriari dagokio: helburua 2024an zerbitzuan jartzea da, eta Toulouse eta Parisen arteko distantzia 3 ordu eta 10 minutuan egingo da. 5000,9 milioi euroko aurrekontua du. Bigarren fasea, Girondako hegoaldearen eta Akizeko iparraldeko sarreraren artekoa, 2027rako amaitzea aurreikusita dago, eta horri esker, Baionaren eta Parisen arteko distantzia 3 ordu eta 25 minutuan egingo da. Inbertsioa, kasu horretan, 3000,2 milioi eurokoa izango da.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)