Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen zerbitzuak indartuko ditu datozen bi asteburuetan

2013.eko urriak 23

Datorren abenduaren 8ra arte, Vicente Cresporen argitaratu gabeko Azpeitiko argazkien erakusketa ikusi ahal izango da Museoan

Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak, Museoa eta Lasao artean eskaintzen duen lurrun tren zerbitzua indartuko du datozen bi asteburuetan.

Lehenbiziko asteburuan, urriaren 25etik 27ra, biak barne, 4 lurrun trenek zirkulatuko dute, ondorengo irteera ordutegiekin:

• Ostirala, urriak 25: irteera Azpeitiko Museotik 12:30etan.

• Larunbata, urriak 26: zirkulazioak 12:30etan eta 18:00etan.

• Igandea, urriak 27: irteera 12:30etan.

Hurrengo asteburuan, azaroaren 1etik 3ra, biak barne, beste 4 lurrun trenek zirkulatuko dute:

• Ostirala, azaroak 1: irteera 12:30etan.

• Larunbata, azaroak 2: zirkulazioak 12:30etan eta 17:30etan.

• Igandea, azaroak 3: irteera 12:30etan.

Horrez gain, Museora joaten direnek, joan den mendearen hasierako Azpeitiko argazki historiko eta argitaratu gabeen erakusketa bikaina ikusteko aukera izango dute. Argazkiak, barruti judizial horretako epaile eta argazkilari zaletu handi izan zen Vicente Crespo leondarrak atera zituen. Erakusketa hori joan den urriaren 5ean ireki zen, eta urte honetako abenduaren 8ra arte luzatuko da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau