Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak kudeaketa bikaintasunari eta pazientearen arretari emandako sei Best in Class sari jaso ditu

2013.eko urriak 24

Best in Class 2013 sariak emateko ekitaldia

Bilboko Eskualdeak BIC saria jaso duen hirugarren urtez jarraian lehen mailako arreta zerbitzurik onenenaren kategorian 

Basurtoko ospitaleak zerbitzurik onenaren bi BIC sari jaso ditu honako kategoria hauetan: Alergologia eta Immonologia Klinikoa, eta Neurologia.

Galdakao-Usansolo ospitaleak zerbitzurik onenaren BIC saria jaso du Nefrologian. 

Arabako Ospitale Psikiatrikoak zerbitzurik onenaren BIC saria jaso du Psikiatrian.

E-Osasuna proiektu onenari saria Osakidetzaren Osarean egitasmoak jaso du.

Goierri-Urola Garaiko ESI, Basurtuko Ospitalea, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Galdakao-Usansolo Ospitalea beste 11 kategorietan ere izan dira finalista.

Best in Class 2013 sariak atzo gauean banatu dira Valentziako La Fe ospitalean egindako ekitaldian.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere Euskadi nabarmendu da Estatuko osasun-erakunde onenak euren kudeaketa bikaintasunagatik eta pazienteei emandako arretagatik saritzen dituen ekimenean. Hain zuzen ere, Osakidetzak sei garaikur lortu ditu aurten, eta beste hamaika kategoriatan ere finalista izan da.

Sariketaren zortzigarren edizio honetan, Bilboko Eskualdeak lehen mailako arreta zerbitzurik onenaren saria jaso du hirugarren urtez jarraian. Hain zuzen ere, guztira 26 osasun-zentrok osatutako sareak jaso du Estatuko lehen mailako arretako zentrorik onena osatzearen aitortza.

Espezialitateka, aurreko urteetan ere saritutako Basurtoko ospitaleak zerbitzurik onenaren bi sari jaso ditu honako kategoria hauetan: Alergologia eta Immunologia Klinikoa, eta Neurologia.

Era berean, aurreko urte batzuetan bezala, Galdakao-Usansolo ospitaleak Nefrologia zerbitzurik onenaren saria jaso du. Eta, Arabako Ospitale Psikiatrikoak, Psikiatria zerbitzurik onenaren saria. Azkenik, e-osasun proiekturik onenari BIC saria Osakidetzaren Osarean egitasmoak jaso du.

Lortutako sariez gain, beste hamaika kategoriatan finalista izan dira Osakidetzako honako zentro hauek: Goierri-Urola Garaiko ESI, Basurtuko Ospitalea, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Galdakao-Usansolo Ospitalea.

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia pozik azaldu da jasotako sariekin eta saritu zein finalista guztiak zoriondu ditu, BIC sariek Osakidetzaren kudeaketa bikaintasuna eta pazienteei emandako arreta ona aitortzen dutela uste baitu. «Osakidetzako profesional guzti-guztien eguneko lan eta ahaleginari egindako aitortza da, gure zerbitzu, ospitale eta osasun zentroetako kudeaketa eta arretan bikaintasuna eta kalitatea presente daudela egiaztatzen duena», nabarmendu du Jon Etxeberriak.

Ildo horretan, Osakidetzako zuzendari nagusiak filosofia berarekin lanean etengabe jarraitzeko deia egin du, diziplina aniztasuna ardatz eta bikaintasuna bermatzea eta are eraginkor eta jasangarriagoak izatea helburu. Horrela eginda, kalitatezko sistema publiko unibertsalari eutsiko zaiola uste du Etxebarriak.

Best in Class sariak Contenidos e Información de Salud argitaletxearen Gaceta Médica argitalpenak eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedrak sustatzen dituzte elkarlanean.

Sariak aurkezten diren hautagaien arteko lehen mailako arretako zentrorik onenak, ospitalerik onenak eta zerbitzu eta unitate onenek jasotzen dituzte. Hain zuzen ere, Pazientearen Arretako Kalitate Indizean (ICAP) emaitzarik onenak lortzen dituztenak izaten dira sarituak. Aurtengo edizioan, hamasei autonomia-erkidegotako 500 erakunde baino gehiagok hartu dute parte.

ICAP indizeak, besteak beste, honako arlo hauetan lortutako emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak hartzen ditu kontuan: arreta-zerbitzuak, irisgarritasuna, zerbitzu-kartera, bezeroen gogobetetzea, interesdunei emandako informazioa eta lortutako aitortzak.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ricardodevis
    2013.eko urriak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @jeslarra: Comarca Bilbao de Atencion Primaria de Osakidetza Premio Best in Class 2013 http://t.co/SOWYUxvzA3

  • @naomihasson1
    2013.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ronusol: Reconocimientos Best in Class a Osakidetza: http://t.co/z3I114ucQb

  • @farmaciaandraca
    2013.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ronusol: Reconocimientos Best in Class a Osakidetza: http://t.co/QCoEv8ochP

  • @alfrealday
    2013.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ronusol: Reconocimientos Best in Class a Osakidetza: http://t.co/z3I114ucQb

  • @ronusol
    2013.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Reconocimientos Best in Class a Osakidetza: http://t.co/z3I114ucQb

  • @alfrealday
    2013.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @jeslarra: Comarca Bilbao de Atencion Primaria de Osakidetza Premio Best in Class 2013 http://t.co/SOWYUxvzA3

  • @jeslarra
    2013.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Comarca Bilbao de Atencion Primaria de Osakidetza Premio Best in Class 2013 http://t.co/SOWYUxvzA3

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)