Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak "Politikaren Berritze Etikoa. Kode berriak, praktika eta esperientziak" jardunaldia inauguratu du

2013.eko urriak 23

 

  • Herri Administrazioaren portaeran etika bultzatzea, sartzea eta eskatzea, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua.
  • Euskadi eraberritze demokratikoaren abangoardian kokatzea nahi du Josu Erkorekak, bai eta politika-jardunerako eskakizun etikoei dagokienez aitzindari izan dadin ere.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Politikaren Berritze Etikoa. Kode Berriak, Praktikak eta Esperientziak jardunaldia zabaldu du, gaur goizean. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak (IVAP) eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuak (Globernance) antolatu dute.IVAPen 30. urteurrenaren harira egin dute jardunaldia, eta inaugurazio-ekitaldian, erakunde horretako zuzendari Maite Iruretagoienak ere parte hartu du.

Gaur goizean, filosofia, etika, politika eta administrazioko izen handiko aditu eta profesionalek garai berriek arlo horietan dakartzaten erronken inguruko gogoeta egin eta sakondu dute.

Jardunaldiari hasiera emateko hitzaldian, Josu Erkorekak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuetako bat administrazioaren jokabidean eta Eusko Jaurlaritzaren ekintza guztietan etika bultzatzea, barneratzea eta exijitzea dela.

Eusko Jaurlaritza gobernu on bat izatea posible egiten duten dohainak indartzeko gogor lan egiten ari da, herritarrak politikaren kudeaketan gehiago inplikatzen saiatuz, baita kasu askotan herritarrak politikarekiko eta ordezkari politikoekiko mesfidati izatea eragin duten jardunbide okerrak ezabatzen ere.

Euskadi berritze demokratikoaren abangoardian kokatzea eta Europan politikan jarduteko exijentzia etikoei dagokienez aintzindari bihurtzea da helburua.

ETIKA ETA JOKABIDE KODEA

Eusko Jaurlaritzak Etika eta Jokabide Kode berritzaile bat dauka. Administrazio orokorreko goi kargudun eta aldi baterako langile guztiek atxikimendua adierazi diote.

Kodeak zerrenda luze bat dakar, portaera eta jokabide-estandar minimoak egituratzen dituzten balio eta printzipioen deskribapenarekin batera. Azken helburua zuzentasun etikoa eta jarduera eraginkorra sustatzea da, baita Eusko Jaurlaritzako goi zuzendaritza exekutiboa osatzen duten pertsonen kalitatea handitzea ere.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak kode hau bultzatzeaz, kontsultatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko den Etika Publikoaren Batzordea eratu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2013.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadi berritze demokratikoaren abangoardian kokatzea eta Europan politikan jarduteko exijentzia etikoei... http://t.co/lrKWWzAc0o

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)