Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak legaltasunera eta errealitatera egokitutako espetxe-politika baten alde egin du

2013.eko urriak 23

Parot dotrinari buruzko Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiak espetxe-politika aldarazi du, Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz. Horrela bada, ildo horretatik jarraitzeko eta espetxe-politika oraingo errealitate eta legaltasunera egokitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, presoen eskubideak errespeta daitezen eta senideentzako zigor bat izan ez dadin.  Halaber, «epe luzeko ikuspegia» eskatu dio ezker abertzaleari aurrerapausoak egiteko, eta Parot dotrinaren aurkako epaiaren ostean «nabarmenkeriaz» ez jokatzeko; izan ere, atzean «gogoan izan beharreko biktimen oroitzapena dago».

Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatu dute gaur goizean, Ser irrati-katean Pepa Bueno kazetariak zuzentzen duen Hoy por Hoy saioan. Elkarrizketan gai politikoak izan dituzte hizpide (Estrasburgoko Sala Handiaren azken epaia eta Euskadirako estatus berria, adibidez), bai eta gai ekonomikoak ere (aurrekontu-proiektua, besteak beste).

Elkarrizketan Euskadi Europako nazio baten modura ikusten duela azaldu du lehendakariak. Europar Batasuneko egitura juridiko-administratiboa «Estatuen Europa» izatetik «Nazioen Europa» izatera aldatuko dela adierazi du Urkulluk. Lehendakariaren iritziz, Euskadi naziotzat hartu beharra dago aldebikotasunean eta Espainiako Konstituzioan aitortutako eskubide historikoetan oinarriturik, eta errekonozimendu hori Euskadi nazioartean proiektatuta egin beharra dagoela gaineratu du.

Eskubide historiko horiei dagokienez, Ekonomia Ituna ere aipatu du. Lehendakariak kezka agertu du Konstituzioa aldatu nahi dutelako, beste batzuetan, hori eskatu arren, beti ezezkoa eman baitute. Aldaketa horiek egin nahi dituztenei begirunea agertu die Urkulluk, betiere «eskubide historikoetan inboluzioa eta atzerapena» eragiten ez badituzte.

Arlo ekonomikoari dagokionez, heldu den urtean Euskadik hazkundea izango duela ziurtatu du Urkulluk, betiere 2013rekin alderatuta.

Jaurlaritzak aurkeztuko duen aurrekontu-proiektuak ere horrela egingo duela gaineratu du, gizarte-politiketan, funtsezko zerbitzuetan, konpromiso irmoa hartuta.

Fagor Etxetresnak enpresaren egoeraz galdetuta, hauxe azaldu du lehendakariak: Mondragon Taldearen eta zehazki enpresaren aldetik bideragarritasun-plan baten zain dago Jaurlaritza, lanean jarraitzeko. «Lehenik eta behin, Korporazioak hartzen dituen erabakiak entzun behar ditu Jaurlaritzak», gehitu du Urkulluk.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mangelesky
    2013.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Entrevista en la Cadena SER http://t.co/yngUymua0l

  • @ilertxundi
    2013.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Entrevista en la Cadena SER http://t.co/yngUymua0l

  • @iurkullu
    2013.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Entrevista en la Cadena SER http://t.co/yngUymua0l

  • @algortakoEAJ
    2013.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari aboga por una política penitenciaria adecuada a la legalidad y a la realidad... http://t.co/RFFyVDvoiu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)