Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren babesean 2013ko ekitaldian nekazarien elkarteei ematekoak diren diru-laguntzetarako deialdia egitekoa. (2013-10-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 22

LABURPENA

200.000 € NEKAZARITZA EKOIZLEEN TALDEENTZAKO LAGUNTZETAN

Jaurlaritzak 200.000 € bideratuko ditu Nekazaritza Ekoizleen Talde edo haien Batasun gisa onartu diren Nekazaritza Ekoizleen taldeentzat eta haien batasun, erakunde eta entitateentzat.

Laguntza horietarako eskaerak azaroaren 30a arte aurkez daitezke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren aurrean (Donostia kalea 1, Gasteiz) edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan xedatutako tokietan.

Hiru hilabete egongo dira ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau