Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Euskaltzaindiari 2013an diru-laguntza zuzena emateko dena, "Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa" (EHHA) proiektuaren 2013ko plana, batetik, eta "Erlea" euskal literatura aldizkariaren 7. alea, bestetik, finantzatzeko. (2013-10-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 22

LABURPENA

190.000 EURO EUSKALTZAINDIARI, EUSKAL HERRIKO HIZKUNTZA ATLASA ETA ERLEA ALDIZKARIRAKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskaltzaindiari 190.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, honako bi egitasmo hauek finantzatzeko: Euskal Herriko Hizkuntza Atlasaren (EHHA) 2013ko plana batetik eta "Erlea" euskal literatura aldizkariaren 7. alea, bestetik.

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengoan, %70 ordainduko da aurrerapen gisa, eta bigarrenean gainerako %30, lanaren justifikazioa egin ondoren. Diru-laguntzaren justifikazioa 2014ko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko du Euskaltzaindiak, diru-laguntzari dagokion gastua gauzatu dela frogagarri diren fakturak eta lanen inguruko txosten zehatza aurkeztuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau