Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, urriaren 26an, Mallabiko jaiak direla eta

2013.eko urriak 22

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du datorren larunbatean, urriaren 26an, Mallabiko jaiak direla eta.

Zerbitzu berezi horretan, Mallabiraino luzatuko da Ermua – Ondarroa linean, bi noranzkoetan, eskaini ohi diren gaueko autobus guztien ibilbidea.

Urriaren 26ko gaueko autobusen irteera orduak, Mallabitik eta Ondarroatik, hauek izango dira:

Irteerak Mallabitik: 0:25ean, 2:25ean, 4:25ean eta 5:55ean.

Irteerak Ondarroatik: 23:45ean, 1:45ean, 3:45ean eta 5:45ean.

Aipatutako zirkulazio guztiak leku hauetan geratuko dira: Mallabia, Ermua, Eibar, Elgoibar, Altzola, Mendaro, Deba, Mutriku eta Ondarroa.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, ohiko autobus geralekuetan dauden oharrak, 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta Euskotrenen www.euskotren.es web gunea dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau