Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek larunbatean, urriaren 26an, tren zerbitzua indartuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta

2013.eko urriak 22

Euskotrenek larunbat honetan, 2012ko urriaren 26an, Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Lasarte-Hendaia lineetan gaueko ohiko zerbitzua indartuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira).

Zerbitzu horien ezaugarriak honako hauek izango dituzte:

BILBO-DEBA

• Irteerak Atxuri-Bilbotik:  23:50, 1:50, 2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean.

• Irteerak Debatik:  1:35, 2:35, 3:35 (ordu ofizial berria), 5:35 eta 7:19an (Elgoibartik).

AMOREBIETA-BERMEO

• Irteerak Amorebietatik:   0:19, 2:19, 2:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an.

• Irteerak Gernikatik:   Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da. Era berean, 2:41ean tren bat Amorebietarantz irtengo da.

• Irteerak Bermeotik:  23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:23an (Gernikaraino).

ZAZPI KALE-LEZAMA

• Irteerak Zazpi Kaleetatik:   0:00, 1:50,  2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean.

• Irteerak Lezamatik:   0:30, 2:20, 2:20 (ordu ofizial berria), 4:20 eta 6:20an.

LASARTE-HENDAIA

• Irteerak Lasarte Oriatik:  0:00, 2:00, 3:00 (Amararaino), 4:00 eta 6:00etan. Era berean, 2:15ean (ordu ofizial berria) Amaratik Hendaiaraino beste zirkulazio bat irtengo da eta 23:43an Lasarte Oriaraino.

• Irteerak Hendaiatik:   1:03, 2:03 (ordu ofizial berria), 3:03, 5:03 eta 7:03an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau