Berriak Osasuna
Eu

Gernika-Lumoko Ospitaleak larrialdi-zerbitzua jarri du abian

2013.eko urriak 21
  • Egunean 24 orduz eta urteko 365 egunetan ematen du arreta, eta urtean 22.000 lagun artatuko ditu, egindako kalkuluen arabera.
  •  Bermeo eta Lekeitioko etengabeko arretako guneek orain arte bezala zerbitzu ematen jarraituko dute, eta Gernikakoa ospitalera lekualdatuko da.
  •  Osakidetzak asistentziaren kalitatearen alde egin duen apustu horri esker 36 lanpostu sortu dira.

Gaurtik aurrera, Gernika-Lumoko ospitaleak larrialdi-zerbitzu berria izango du, eta Gernika eta inguruetako 56.000 mila biztanlek erabili ahal izango dute. Zerbitzu horri esker, ez dute urruti joan beharrik izango, eta Osakidetzak Busturialdean eta Lea Artibain eskaintzen dituen zerbitzuak gertuago izango dituzte. Jon Darpon, Osasun sailburuak, Jon Etxeberria, Osakidetzako zuzendari orokorrak eta Jon Guajardo, Galdako-Usansolo ospitaleko zuzendari-kudeatzaileak, instalazio berriak bisitatu dituzte. Azken honek baieztatu duenez, "gaixoek osasun arreta hurbilago eta errazago bat izatea da gure helburua". Ospital honi esker espero da , gutxi gorabehera, Galdakao-Usansolo ospitalerako 60.000 gaixoen desplazamendua ekidituko dela.

Zentroa, pixkanaka, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen joan da iaz inauguratu zenetik, eta larrialdi-zerbitzu berria jarri du abian, orain. Urtean 22.000 lagun inguru hartuko ditu, eta urteko 365 egunetan eta egunean 24 orduz emango du osasun-laguntza. Bestalde, ospitaleak 2014an osatuko du bere zerbitzu-eskaintza; zehazki, bi ebakuntza-gela eta endoskopietarako beste bat inauguratuko ditu eta eta prozedura

Larrialdi-zerbitzua martxan jartzeak ez du aldaketarik eragingo Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetako etengabeko arretako guneetan (EAG), Bermeo eta Lekeitioko EAGek orain arte bezala jarraituko baitute zerbitzu ematen. Soilik Gernikako EAGan aldatuko da bertako jarduera, gune hori ospitalera eramango baita.

Gernika-Lumoko ospitalean larrialdi-zerbitzua jartzeko 680.000 euroko inbertsioa egin da. Guztira 48 langile arituko dira bertan lanean, eta horietatik 36 kontratazio berriak dira.

Larrialdietan behaketarako 8 box daude guztira: 6 helduentzat eta 2 haurrentzat (haurren neurrira egokituta). Horren harira, premiazko osasun-laguntza behar duten umeei ere emango zaie arreta, pediatriaren arloan prestakuntza eta esperientzia duten medikuak egongo baitira bertan. Zerbitzu horrek, zehazki, honako hornidura hau izango du: pediatriako kontsultetarako gela bat, kontsultategiak, triajerako gela bat, erizaintzako beste bat, sendaketa-gela bat eta bihotz-biriketako bizkortzerako (BBB) beste bat.  Horrez guztiaz gain, osasun-arreta urgentea osatzeko, erradiodiagnostiko-zerbitzua ere egongo da. Zerbitzu hori abian da lehendik ere, eta analisi klinikoetarako laborategia prestatu dute, eguneko 24 orduetan etenik gabe zerbitzu egiteko.

Nobedade bezela, larrialdi zerbitzuko kontseiluak, urgentziako zerbitzuekin batera, etxeko jazarpenerako protokolo bat ezarriko dute, arreta espezifikoagoa behar duten gaixoentzako", azaldu du Mikel Sánchez, Urgentzia zerbitzuko buruak.

GERNIKA-LUMOKO OSPITALEKO JARDUERA

Gernika-Lumoko ospitalea 2012ko abenduan ireki zen, eta ordutik 2013ko urriaren 1era bitartean ia 26.000 kontsulta (25.967) egin dira bertan. Kontsulta horietatik 6.683 traumatologiakoak izan dira; 2.711 ginekologia eta obstetriziakoak; 2.695 oftalmologiakoak; 2.299 otorrinolaringologiakoak; 2.070 dermatologiakoak; 1.960 kardiologiakoak; 1.796 urologiakoak; 1.529 digestio-aparatukoak; 1.427 kirurgia orokorrekoak; 1.357 endokrinologiakoak; 1.158 arnas-aparatuari loturikoak; eta 228 neurologiakoak. Probei dagokienez, 2012ko abendutik 2013ko urrira bitartean 23.728 proba egin dira. Horietatik 14.838 erradiodiagnostikokoak izan dira; 2.644 ginekologia eta obstetriziakoak; 2.174 arnas-aparatuari loturikoak; 1.426 kardiologiakoak; 740 traumatologiakoak; 567 dermatologiakoak; 325 oftalmologiakoak; 128 kirurgia orokorrekoak; 104 endokrinologiakoak; 80 digestio-aparatukoak; eta 51 urologiakoak.

Orobat, bertaratu gabeko sail arteko kontsulta asko egin dituzte Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko profesionalek, bi arloetakoak diren pazienteen gaineko informazioa eta iritziak partekatzeko. 168 egin dira, guztira. Bestalde, Gernika-Lumoko ospitaleko Detekzio Unitateak, Osasun Sailaren Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren (BMGDP) bitartez, mamografia egiteko hitzordua eman die bere eragin-eremuko 1.024 emakumeri, eta horietatik 859 joan dira. Interesgarriak dira, halaber, Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko datuak. Aurtengo ekainean jarri da abian eremu horretan, eta guztira 50 pazienteri eman die aukera ospitale-arreta espezializatua etxean bertan jasotzeko (480 bisita).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Guajardo director Hospital Galdakao-Usansolo