Berriak Osasuna
qrcode

Jon Darpónek: «laguntza ekonomikoak funtsezkoak dira behar handienak dituzten pertsonen arreta bermatu nahi badugu eta osasunaren arloan aldeak saihestu nahi baditugu»

2013-10-28

Osasuneko sailburu Jon Darpónen arabera, Eusko Jaurlaritzak osasunaren arloan bultzatu dituen laguntza ekonomikoak funtsezkoak dira behar handienak dituzten pertsonen arreta bermatzeko eta arlo horretan gizarte-aldeak saihesteko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Batzordearen aurrean gaur egin duen agerraldian, Jon Darpónek laguntzak xehetasunez azaldu ditu, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden zenbait herritar-talderen tratamentu medikoak bermatzeko beharrezkoak direla adierazi du, herritar horiek ezingo baitute behar dituzten sendagaiak beste modu batera ordaindu.  «Laburbilduz, Euskadin ekitate-printzipioari eustea da helburua. Adinekoek bizi-kalitate hobea izateaz ari naiz, adinean aurrera egin ahala, patologia kopurua eta mendekotasuna handitu egiten baitira; eta baliabiderik ez duten langabeez eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenez ari naiz, gaixotzen direnean tratamentu medikoak beharko baitituzte», esan du.

Horregatik, Osasun Publikoko Zuzendaritza arduratuko da laguntza ekonomiko hauek erregulatuko dituen dekretua sortzeaz. Laguntzen zuzkidura handitu ahal izango da, eta herritarrek anbulategietan, lurralde ordezkaritzetan edo «Zuzenean» arreta zerbitzuaren bidez eskatu ahalko dituzte. Osasun Sailaren estimazioen arabera, milioi erdi lagun izan ahalko dira diru-laguntza hauen hartzaileak.

Sailburuak Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) gomendioetan oinarriten dira diru-laguntza hauek. Izan ere, gobernuak osasun-ekitatearen aldeko ekimenak bultzatzera eta osasunaren arloko aldeak desagerraraztera animatzen ditu. Darpónek esan bezala, helburu horiek lehen mailakoak dira indarrean dagoen osasun planean, eta Osasun Saila prestatzen ari den 2013-2020 aldirako Osasun Plan berriaren bidez sendotuko dituzte.

 

LAGUNTZEN HELBURUA

Gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden zenbait herritarrei tratamendu medikoa erraztea. Medikuek agindutako tratamendu batekin (tratamendu farmakologikoak, produktu dietetikoak eta gailuak eta osagarriak) jarraitzeko, herritarrek ordaindu dituzten zenbatekoak itzuliko dira.

ONURADUNAK

  • Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak eta Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak.
  • Aurreko atalean aipatutako aseguratuen onuradunak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.
  • Langabezia-egoera legalean dauden eta langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.
  • Aurreko atalean aipatutako aseguratuen onuradunak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.
  • Osasun Sistema Nazionaleko aseguratu edo onuradun ez izan arren, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoaren, aplikazio-arloan sartzen badira eta baliabiderik ez badituzte.
Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Paco_Iglesias_
    2013-10-28

    Comentario de Twitter:
    Comisión de Salud y Consumo. (28/10/2013) http://t.co/bXMTMr9E97 @osakidetzaEJGV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)