Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak balorazio positiboa egiten du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren Sala Nagusiaren epaiaren gainean

2013.eko urriak 21

Eusko Jaurlaritzak Europako Auzitegiaren epaia espetxe-politikari buruzko "gogoeta partekatu" bat hasteko aukera izateko dei egin du. Gobernuaren bozeramaile den Josu Erkorekak adierazi du unea dela etapa berri bati hasiera emateko.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako epaiaren balorazioa egin du gaur goizean Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan. Sala Nagusiak sententzia irmoa eman du horretan ezarri du Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean jasotako 7. eta 5.1 artikuluak urratu dituela, "ez dago legerik gabeko zigorra" eta "askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea", hurrenez hurren. Sententziak  Inés del Río aske uzteko deia egin dio estatu espainiarrari "ahalik eta arinen" eta 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dio hiru hilebeteren buruan "kalte morala" dela medio.

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak bi eskaera egiten ditu. Alde batetik, ezker abertzaleari eskatzen dio epaiaren emaitza arduraz eta epe luzeko ikuspegiz kudeatzeko. Beste alde batetik, Jaurlaritzak Espainiako gobernuari eskatzen dio espetxe-politikaren etapa berri bat irekitzeko, hiru gako oinarri hartuta: legaltasun-printzipioa, erreaitate-printzipioa eta adostasun-printzipioa.

Paror doktrina

Parot doktrina Auzitegi Gorenak 2006an finkatu zuen aurrenekoz espetxe onurei esker 30 urteko gehieneko zigorra bete baino lehen presoen askapena saihesteko.  1977 eta 1995 artean atentatuak egiteagatik eta 1973ko Kode Penalaren arabera kondenatuak izan direnengan du eragina doktrina honek. Estrasburgoko Auzitegiak 2012an Espainia kondenatu zuen eta gaur Europak epai horri behin betiko bultzada eman dio.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ETerroba
    2013.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco valora positivamente el fallo de la Gran Sala del Tribunal Europeo de Derechos Humanos sobre l... http://t.co/7k3VpKgLf7

  • @jaionearratibel
    2013.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco valora positivamente el fallo de la Gran Sala del Tribunal Europeo de... http://t.co/KoBxdcsHm3

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)