Berriak
Eu

Euskadi – Basque Countryren aurkezpena Brasilen

2013.eko urriak 18

Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagolak “Euskadi – Basque Country” markaren baitan Euskadiren aurkezpena egin zuen Pelotaseko udalean, Brasilgo Rio Grande do Sul estatuan. Euskadiren datu makro-ekonomiko eta eremu politiko-administratiboa azaldu ondoren, hizketaldiak gai zehatzak jorratu zituen: Euskal berrikuntza politikak, Euskadi helmuga turistiko bezala eta landa-eremuaren garapena.

Topaketan Bilbao Metropoli 30eko Alfonso Martinez Cearra zuzendaria ere izan zen. Martinezek Bilboren garapena eta eraldaketa azaldu zituen, “Escenarios de Futuro en la Gestión Estratégica de Ciudades” izeneko hitzaldiarekin.

Ekitaldia Noble de Prefeitura aretoan egin zen eta 80 pertsona inguru elkartu ziren, Eduardo Leite Pelotaseko alkateaz gain, udaleko agintariak eta inguruko herrietako zein eskualdeko ordezkariak bertaratu ziren. Euskal diasporako jendea ere izan zen aurkezpenean, Rio Grande do Suleko euskal etxeko Ana Luiza Panyagua Etchalus zuzendaria buru zutela.

Rio Grande hiria eta inguruko udalerriekin batera, Pelotas hiria hazkunde garaian dago, urteko %13 inguruko hazten baita. Rio Grande do Suleko estatuak Itsas Teknologia eta Zientzia Parke bat du, OCEANTEC. Bertatik petrolio, gas eta ontzigintza eremuan hainbat politika martxan jartzen ari dira clusterrak sortzeko. Gainera, estatuak Rio Grandeko Unibertsitate Federala eta eraikitzen ari diren Teknologi Parke bat ditu. Pelotasen dagoen parke honetan, informazio teknologiak, garapena eta osasun arloko lanak egingo dira.

Hitzaldia Rio Grande do Suleko euskal etxeari esker egin zen. Erakunde honek ia hiru urteko historia du eta Brasilgo hegoaldean Euskadiren irudi positiboa zabaltzeko lanean dabiltza. Euskal Etxea 2010eko azaroan sortu zen, erakundeko zuzendariak idatzitako “Alma Vasca” liburuaren ondotik eta Rio Grande do Sul estatuko euskaldun guztiak batzea du helburu. Hauetako gehienak Porto Alegre eta Pelotas hirietan bizi dira. Ana Maria Longaray, Guilherme Escosteguy Flores da Cunha eta Haritz Aranburu donostiar iritsi berriak osatu zuten erakundea osatzeko lehen lan-taldea. 2013ko ekainean, elkarteak Pelotaseko euskal komunitatearen hirugarren topaketa antolatu zuen. Bertan, zuzendaritza batzorde berria aurkeztu zuten, euskal gastronomia eta kultura lagun zituztela.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bilbaometropoli
    2013.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    Presentación de Euskadi - Basque Country en Brasil, en la que participó @bilbaometropoli http://t.co/QEFt8jfUeQ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)