Berriak Herrizaingoa

Aldatu egin dute EAEko Poliziaren Aukeraketa eta Prestakuntza Araudia

2010-04-20

EAEko Poliziaren Aukeraketa eta Prestakuntza Araudia zehazten duen Dekretuan bi aldaketa egitea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Bi aldaketa horiei esker, agente eta komisariorde izateko adinak zabaldu dituzte; halaber, barneko lehiaketetan ezartzen diren merezimendu-baremoak ere handitu dituzte.

Gobernu Kontseiluak EAEko Polizia-taldeen Aukeraketa eta Prestakuntza Araudian gaur onartutako aldaketaren arabera, bai Ertzaintzaren bai Udaltzaingoaren agente izateko eskatzen den adina zabaldu dute: 32 urtetik, 35era. Hartara, Dekretuak EAEn polizia-funtzionario izateko orain arte gizon-emakume askok zuten muga garrantzitsu bat konpontzen du.
Bestalde, gaur onartutako Dekretuan aldatu duten beste adin-muga bat Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren komisariorde kategoriara igotzeko eskatzen dena da; izan ere, 40 urtetik 45era zabaldu da.
Dena dela, udaltzainei dagokienez, salbuespen bat ezarri da: gehienezko adin-muga konpentsatu ahal izango dute, Udaltzaingoetan lanean emandako denborarekin.
Dekretuak jasotzen duen bigarren aldaketa Polizia-taldeen barneko lehiaketetarako ezartzen diren merezimendu-baremoei dagokiena da. Orain arte, merezimendu-baremoetan merezimendu bidezko lehiaketaren eta izendapen askearen bidez eskuratutako lanpostuak baino ez ziren jasotzen, baina lanpostuak betetzeko Araudiak berak beste sistema berezi batzuk jasotzen ditu; besteak beste, lanpostuen mugigarritasuna atxikipenean aldaketak izateagatik, zerbitzu-eginkizunak edo bigarren jarduerako funtzionarioen lanpostuak betetzea.
Gabezia horri aurre egiteko, lanbide-karreran lortutako merezimenduak kalkulatzeko ohiko hornikuntza sistemen bidez zein legeak araututako ohiz kanpoko hornikuntza sistemen bidez lortutako lanpostuak bete izana kontuan hartzea ezartzen du Dekretu berriak.

Iruzkin bat
  • @UgaitzZabala
    2010-04-20

    Comentario de Twitter:
    Non da dekretua?Aldaketarik euskararekin? RT @Irekia_News Aldatuta EAEko Poliziaren Aukeraketa eta Prestakuntza Araudia http://bit.ly/ccpPWS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko