Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Genero indarkeriagatik zigortutakoak birgizarteratzeko gakoa programak 227 gizonezko artatu ditu urte hasieratik

2013.eko urriak 20

 

  • Zerbitzua 2005ean martxan jarri zenetik, genero indarkeriagatik zigortutako 894 gizonezko artatu ditu.
  • Programan parte hartzen dutenen profila honakoa da: 30 eta 45 urte arteko gizonezkoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoa eta maila sozioekonomiko ertainekoa. Programan 12 hilabete inguru ematen dituzte gutxienez parte hartzaileek.
  • Psikologian, terapian eta genero indarkeriako parte hartzean espezializatutako lantaldea du programak eta 2013ko aurrekontua 80.000 eurokoa da.

 

Eusko Jaurlaritzak 227 gizonezko artatu ditu 2013. urtea hasi zenetik Gakoa Genero Indarkeriagatik Kondenatutakoak Birgizarteratzeko Programaren baitan. Parte hartzaileetatik 91 aurten bertan sartu dira programan, eta, gainontzeko 136 gizonezkoak, berriz, aurreko urteetatik daude tratamenduan.

Programan parte hartzen ari diren gizonezko gehienak bizkaitarrak dira.

 

2013an ZEHAR ARTATUTAKO GIZONEZKOAK

2013an bertan programan sartutakoak

Aurretik programako kide zirenak


Guztira

Bizkaia

51

117

168

Araba

13

19

32

Gipuzkoa

27

27

Guztira

227

ERABILTZAILEAREN PROFILA

Programako parte hartzaileen profila honakoa da: gizonezkoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoan jaiotakoa, 30 eta 45 urte artekoa eta maila sozioekonomiko ertainekoa.

Programan parte hartzen duten gizonezko gehienak genero indarkeriarekin lotutako zigorren bat jasotakoak dira, eta, bertan parte hartzen ari badira, epaileak zigorraren alternatiba edo ordezko zigor gisa horretara behartu dituelako da. Epaileek zigorra ordezkatzeko edo bertan behera uzteko aukera dute kondena bi urtetik beherakoa bada eta zigortuak aurrekari penalik ez badu.

Horren gain, Gakoa programa gizonezkoen borondatezko parte hartzera ere irekita dago, parte hartzaileen %2 direlarik eurek hala erabakita ekimenarekin bat egin dutenak.

Programaren iraupena ezberdina da kasuan kasu, parte hartzaileen egoera pertsonala bera ere asko aldatzen baita kasu batetik bestera. Hori bai, gutxieneko iraupena 12 hilabete ingurukoa izan ohi da.

PROGRAMAREN HELBURUAK

Eusko Jaurlaritzarentzat funtsezkoa da genero indarkeria jasaten duten emakumeen osotasun fisiko eta psikokoa bermatu eta babestea. Hori dela eta, gizonekin egiten den lanak helburu argia du: gizonok gertatu denarekiko ardura hartzea eta euren emozio eta sentimentuetan sakontzea indarkeriazko dinamikak bideratzeko gai izan daitezen, genero indarkeriaren gaineko kontzientzia har dezaten eta euren burua hobeto ezagut dezaten.

Psikologian, terapian eta genero indarkeriako parte hartzean espezializatutako lantaldea du programak eta 2013ko aurrekontua 80.000 eurokoa da.

Eusko Jaurlaritzak 2005eko azaroan jarri zuen martxan Gakoa Genero Indarkeriagatik Kondenatutakoak Birgizarteratzeko Programa, eta, ordutik, 894 gizonezkok harte dute parte bertan.

2005eko AZAROTIK GAUR EGUNERA ARTEKO DATUAK

Bizkaia

749

Araba

32

Gipuzkoa

113

Guztira

894

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau