Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak baieztatu du hazkunde jasangarria eta giza garapena direla legegintza-programaren helburuak

2013.eko urriak 24

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako legegintza-programaren helburua «herritarren aldeko kudeaketa eraginkorragoan, doituagoan eta modernoagoan» aurrera egitea da.   Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak herritarren aurrean hartutako konpromisoak biltzen ditu programak: garapen jasangarria eta giza garapena.  Urkulluk azpimarratu du testua «bizia» dela eta «dinamismo handia» duela. Horri esker, gizarte-beharren arabera «eguneratu eta egokitu» ahal izango dela ere ziurtatu du lehendakariak.  Azkenik adostasunerako deia egin die legebiltzarkideei eta aurrera ateratzen diren legeei begira iraunkorrak izateren eskakizuna ere.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean agertu da, berak eskatuta, hamargarren legegintzaldirako legegintza-programa aurkezteko helburuarekin. Programak Jaurlaritzaren arau-ekoizpenaren xedeak finkatu eta lehentasunak zehaztu ditu, bai eta hura gauzatzeko bitartekoak ezarri ere. Lehendakariak iragarri duenez, 29 lege-proiektu egingo dira, eta nabarmenenek honako hauek arautuko dituzte: hirugarren sektorea, enplegua, emakume nekazarientzako estatutu berria, euskal polizia berria eta Euskadiko udal-legearen proiektua.

Era berean, Urkulluk adierazi du hurrengo astean aurrekontu-legearen proiektua igorriko diola Eusko Legebiltzarrari. Lehendakariaren arabera, berpizte ekonomikoa laguntzeko beharraren barruan kokatu behar da proiektua, eta, aldi berean, zerbitzu publikoak bermatu behar ditu. Hori horrela izanik, proiektuaren lehentasunetako bat osasuneko, hezkuntzako eta gizarte-babeseko aurrekontu-sailak handitzea dela azaldu du. Lehendakariak, halaber, nabarmendu du Jaurlaritzak zorrotza izan behar duela, «gastu publikoaren ahalmen handiagoa oinarrizko zerbitzu publikoetara, berpizte ekonomikora eta enplegura zuzenean bideratzeko». Bere esanetan, administrazioaren eraginkortasunerako lege-proiektuak alderdi hori jasoko du. Azkenik, lehendakariak nabarmendu du «Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bileran lortutako adostasunari esker», 249 milioi euro gehiago izango dituela Eusko Jaurlaritzak 2014an.

(Erantsita: Legegintza programa eta Lehendakariaren hitzak)

(10\10\13\01\0002)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)