Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Madrilen “Euskadi Gastronomika”-ren eboluzioa aurkeztu du Bartzelonan orain astebete egon ondoren

2013.eko urriak 17
  • Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak hiriburu madrildarran aurkeztu zenetik, produktu-klub honetan azken urtean izandako berri nagusiak azaldu ditu. Izan ere, Madril eta Katalunia Euskaditik kanpoko euskal turismoaren merkatu nagusiak dira.
  • Ekitaldian aurkeztutako produktu-klubaren berrien artean produktu enogastronomikoen turismo paketeen online egiten den komertzializazioa azpimarratzekoa da, Jaurlaritzak, lehen aldiz, bultzatzen duena, hain zuzen ere.
  • Bere aldetik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, lehen eta bigarren sektoreei, eskualdeetan proiektu honek eskaintzen dizkien aukera ekonomikoak, azpimarratu ditu.
  • Madrilgo “Museo del Traje” delako eraikinean ospatu den ekitaldiak 120 kazetari inguru bildu ditu eta bertan Juan Aguado, Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzaren izenean ere egon da.

Madrilgo “Museo del Traje” eraikinak hartu du gaur goizean Bartzelonan orain astebete izandako “Euskadi Gastronomika” Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez bultzatutako turismo produktu enogastronomikoaren klubaren aurrerapenak aurkezteko txanda.

Urtebete igaro da Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak “Euskadi Gastronomika”, jomugaren turismo eskaintza enogastronomikoa egituratzen duen erreminta konplexuaren sormena eta asmoak Madrilen aurkeztu zituenetik eta gaur produktu-klub honen eboluzioaren berri eman dute.

Aurkezpenean, Itziar Epalza, Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea eta Arantza Madariaga, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia, izan dira. Bertan, Juan Aguado ere izan da Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzaren izenean.

Lehen, bigarren eta hirugarren sektoreen arteko elkarlana bultzatuz, gastronomiaren alderik kulturalena ezagutzera emateko asmoz sortutako kluba eta hiru hiriburuetako eta eskualdeetako eskaintza biltzen duen produktuaren nobedadeak, hain zuzen ere, izan dira gaur aurkeztu direnak 120 kazetari ingururen aurrean. Proiektuak, honezkero, 800 enpresa inguru ditu atxikituta.

Euskadiko turismo paketeen merkaturatzea “euskaditurismo.net” ataritik

Itziar Epalza sailburuordea izan da berrikuntza horiek jakitera eman dituena. Bere hitzaldian (www.euskaditurismo.net) Euskadiko Turismo atari ofizialaren barruan bereziki sortutako site-aren sormena azpimarratu du. Bertan, Sareko erabiltzaileek enogastronomiaz interesa duen bisitariari zuzendutako proposamen desberdinak aurkituko ditu, baina ez hori bakarrik, jomugaren eskaintza gastronomikoari buruzko eta klubari buruzko informazio baliagarria eta jomugaren nobedadeak ere bertan direlako.

Web honetan, “Jan”, “Bisitatu” edo “Erosi”, ataletan aukera asko erakusten dira eta baita “Euskadi Gastronomika”-ri atxikitutako establezimenduak edota herriak ere, ibilbidearen antolaketa errazteko erantsitako establezimendu bakoitza kokatzeko mapa elkarreragilea ahaztu gabe.

Aldi berean, jomugaren turismo eta elikagai industriaren eragileen arteko elkarlanari esker gastronomiari lotutako 15 bat “Euskadi Top Esperientzi” sortu dira, “Euskadi Gastronomika” site-an ere daudenak eta hauei esker, bisitariak euskal sukaldaritzaren kulturaren barne sartzeko aukera du, ez bakarrik euskal produktuen dastaketan- zerbitzuen sektorea- baizik eta euren ekoizpenean edota eraldaketan ere-lehen eta bigarren sektoreak-. Horrexegatik, bisitariari Euskadi norberak bizitzeko esperientziak eskaintzen zaizkio, esaterako, artzai-lanak, mahastien arteko ekintzak, Añanako Gatz Haranean zeharko ibilbideak edota perretxikotan aritzea, besteak beste.

Eta, “Euskadi top Esperientzi” hauei zuzenean lotuta, Epalzak “Euskadi Gastronomika”-ren ibilbidearen nobedade nagusia ere aurkeztu du. Urriaren 4ean, produktu klubaren bitartez sortutako turismo pakete enogastronomikoen online egiten den komertzializazioa, hain zuzen ere. Salmenta www.viajesporeuskadi.es, horretarako espreski sortutako web-ean egiten da eta baita, www.euskaditurismo.net turismoko atari ofizialetik ere.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta horretarako espreski prestatutako turismo pakete bat online saltzen den lehen aldia da, komerzializazioa bidaia agentzia baten bidez egiten bada ere. Enogastronomiari lotutako paketeak ezeze Euskadi guztiko beste esperientzi mota batzuk eta natura edota kulturari lotutakoak ere merkaturatzen dira.

Bestalde, egitasmoaren sustapenari laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak “Euskadi Gastronomika” bi liburuxka argitaratu ditu. Bat bisitariari zuzendua, zerbitzu, ekintza eta klubeko partaideen zerrendarekin eta euren datu nagusiekin. Eta bigarrena, bitartekariei eta klubeko bazkideei zuzendua, jomugari eta eskualdeetako informazioarekin eta klubeko bazkideen zerrendarekin.

Bere aldetik, Bittor Oroz sailburuordeak proiektuak lehen eta bigarren sektoreei eskaintzen dizkien aukera berriak azpimarratu ditu, “baserritarra, arrantzalea edota nekazaria katearen lehen kate-maila direlako”, euren lanak interesa sortzen du eta turismo-produktu baten partaide izan daitezke, ekimenak sustatzen duen euskal gastronomiaren kultur arloan parte hartuz. Era berean, “Euskadi Gastronomika”-k bertako produktuen sustapenean egiten duen lana ere nabaritu du, jatorrizko deitura ezberdinez eta “Euskolabel” bezalako kalitate sigiluez bermatutako kalitatea duten produktuen sustapenean, hain zuzen ere.

 

Bideoaren aurkezpena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)