Berriak Lehendakaritza
Eu

Zinexit zikloaren laugarren edizioak zinea eta elkarrizketak antolatu ditu Bilbon indarkeria eta biktimak ardatz hartuta

2013.eko urriak 18

Zuzendariak, antzezleak, biktimak, kazetariak eta giza eskubideen aldeko taldeak publikoarentzat zabalik izango diren lau eztabaidatan parte hartuko dute, Golem Alhóndiga zineman urriaren 21etik 24ra eta doako sarrerarekin

Eterio Ortega zuzendariak “Al final del túnel” dokumentala aurkeztuko du eta Ernesto del Ríok, “Umezurtzak” (“Los Huérfanos”) fikziozko dokumentalaren aurre estreinaldia. Euskadin egon den indarkeria terrorista dute ardatz bi filmeak

Zikloak aurkezten dituen beste bi filmak  “Le repenti”, 90 hamarkadako Algeriako gerra zibilaren ingurukoa, eta  “The act of killing” harrigarria dira, Suhartoren Indonesiako genozidioari buruzkoa


Bizikidetzarako IV. Zine Zikloa, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetasun Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen du

Bilbon, 2013ko urriak 18.- Laugarren urtez jarraian, heziketarako eta sozializaziorako erreminta legez aldarrikatuko da zinema ziklo honetan, ezberdintasunaren eta errespetutik abiatuz, eztabaida sortzeko gai dena, eta era berean, euskal gizartean bakearen kultura sustatu nahi duena. Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit zikloa, Bilboko Golem Alhóndiga zinema aretoetan urriaren 21etik 24ra izango da.

Aurreko edizioetan bezala, Zinexit-ek herrialde ezberdinetako lau pelikula proposatzen ditu, indarkeria eta biktimak hartzen direlarik ardatz. Saio bakoitzean zuzendariak, antzezleak, biktimak, kazetariak eta giza eskubideen aldeko taldetako partaideak parte hartuko dute.

Okasio honetan, Euskadin egon den indarkeria terrorista izango dute ardatz Zinexit-ek programatutako saioek. Lehen dokumentala, 2011an Eterio Ortegak zuzendutako “Al final del túnel” izango da, Euskadiko indarkeriaren  inguruko trilogiaren hirugarren atalari dagokiona, pasa den ekainean zendu zen  Elías Querejeta gipuzkoar ekoizlearen kolaborazioarekin egindakoa.

Berton girotutako bigarren dokumentala, urte berean Ernesto del Ríok zuzendutako fikziozko “Umezurtzak” (“Los Huérfanos”) izango da. Bere proiekzioa Zinexit programan, aurre estreinaldia izango da eta beraz, jendaurreko bere lehen proiekzioa. Juan Bas idazlearen gidoiarekin, Itziar Atienza eta Patxo Telleriak protagonizatzen duten filmean, ETAko kide ohi baten eta 30 urte atzerago hil zuen gizon baten alabaren arteko harremana kontatzen du.

Zikloan aurkeztuko diren beste bi filmak “Le repenti” (“Damutua”), 90 hamarkadako Algeriako gerra zibilari buruzkoa eta Shuartoren Indosian izandako genozidioa kontatzen duen “The act of killing” (”Hiltzearen ekintza”) zirraragarria izango dira. “Le repenti” frantses-algeriar drama bat da, 2012an Merzak Allouachek zuzendutakoa eta urte berdinean Cannes-ko Jaialdian, Ekoizleen Hamabostaldian aurkeztutakoa. Algeriako gerra zibilari amaiera eman zion barkamen eta adiskidetasun Lege nazionalaren ondorioz amnistia lortu eta bere herrialdera itzultzen den yihadista damutu baten istorioa kontatzen du.


“The act of killing” dokumentalari dagokionez, Norbegian, Danimarkan eta Erresuma Batuetan ekoiztutakoa da, Joshua Oppenheimer estatubatuarrak zuzendutakoa eta Werner Herzog zinemagile alemanak ekoiztutakoa. 2012an estreinatu zenetik, maisutasunezko lantzat hartzen da eta mundu osoko hainbat jaialdiren aitortzak jaso ditu, Berlinaleko azken edizioan, Epaimahai eta Publikoaren  golardoa adibidez, beste batzuen artean. 60 hamarkada erdialdean Shuartoren Indonesian komunisten kontra mertzenarioek egindako sarraskiak kontatzen ditu, milioi bat hildako utzi zituena. Genozidio honen kontakizuna, berezitasun batekin egiten da, mertzenarioen euren eskutik, haien eguneroko bizitzan heroi bezala hartuak direnak.

Elkarrizketak
Saio guztiak astelehena 21etik osteguna 24ra bitartean daude antolaturik Golem Alhóndiga zinema aretoetan 19:15etatik aurrera eta edukiera bete arte, doako sarrerarekin. Eta proiekzioen ondoren elkarrizketetan parte hartuko dutenak ondokoak izango dira:

Urriak 21 astelehena (“Al final del túnel”)
Eterio Ortega, zuzendaria
Luis Aizpeolea, kazetaria
Dokumentalean parte hartzen duten bi protagonista

Urriak 22 asteartea (“Le repenti”)
Lourdes Pérez, kazetaria
Paul Ríos, Lokarriko koordinatzailea
Gorka Ruiz, Bakeola, Gatazketarako Bitartekaritza eta Arauketarako Zentroko koordinatzailea

Urriak 23 asteazkena (“Umezurtzak”)

Ernesto del Río, zuzendaria
Patxo Telleria, antzezle protagonista
Itziar Atienza, antzezle protagonista

Urriak 24 osteguna (“The act of killing”)
Fernando Armendariz Arbizu, Amnistía Internacional-eko ordezkaria

Zinexiti buruz
Zinexit, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren menpeko Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko Biktima eta Giza eskubideen aldeko Zuzendaritzak antolatutako Zinema erakusketaren 4. edizioa da. Lehendabiziko edizioa Bilbon ospatu zen 2010ean, Bizikidetza Demokratikoa eta indarkeriaren deslegitimizazio Planaren barruan (2010/2011). Ekimen honek, bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatu nahi du, duintasunean eta oinarrizko giza eskubideen errespetuan oinarrituta, eztabaidarako eta ideiak aurrez-aurre jartzeko hiritarren espazio sozialak sustatu nahi ditu, elkarren arteko errespetua, oinarrizko printzipioak eta baloreak izanik.

Heziketarako erreminta sozializatzaile eraginkorra da zinema, ikuslea errealitate ezberdinak bizitzera eramaten duena, eta gizarteko injustizien aurrean, zentzu kritikoa sortarazten duena. Zentzu honetan, Zinexit ekimena,  bakerako bidean, heziketa bat ematea du helburu, bizikidetza eta ezagutza moduan ulertuta, hausnarketa eta giza eskubideen sustapenerako baliagarri. Aurreko edizioetan bezala, erakustaldi hau giza-pedagogiaren proposamen bat da eta bere helburua, publikoak Giza Eskubideen eta Bizikidetza Demokratikoaren arloko zenbait edukiren inguruko eskaerak bideratu nahi ditu, eztabaida guneak sortu asmoz.



Aurreko edizioak
1en edizioa (2010). Bizikidetza demokratiko eta indarkeriaren deslegitimazio  arloari dagozkion filmak izan ziren lehenengo laurak eta honetan, “In a better World” (Suzanne Bier, Danimarka, 2010) filmaren estreinaldia azpimarratu behar da, geroago ingeles ez-hiztuneko Filmarik Onenaren Hollywoodeko Oscar Saria eskuratu zuena. Unesco Etxeak, Fernando Buesa Fundazioak eta Arartekoaren Bulegoak kolaboratu zuten.

2. edizioa (2011). “Give up tomorrow” (Errenditu bihar, Michael Collins, Erresuma Batua, 2011), dokumentalaren estreinaldia dugu, Paco Larrañaga euskal-filipinar presoaren ingurukoa, presoaren eta bere gurasoen elkarrizketekin osatutakoa. “Plaza Euskadi” (Maite Ibáñez, 2011) dokumentala ere estreinatu zen. Bertan, CEAR-ek, Emakundek, Amnistia Internacionalek, ETBk eta Artiumek kolaboratu zuten.

3. edizioa (2012). “¿Por quién no doblan las campanas?” (Maite Ibáñez eta Maite Esparza, 2012) euskal dokumentala estreinatu zen, 1960tik 1978ra bitartean egondako indarkeria polizialen inguruan eta bertan biktimen testigantzak jasotzen dira. “The whistleblower” (Larysa Kondracki, Canadá/EE BB/Alemania, 2011), pelikula ere estreinatu zen, Balkanetako gerra ondorengo emakumeen sexu trafikoaren egiazko gertakizunen kontakizun zirraragarria, Rachel Weisz protagonista dela.






8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Paulrios
    2013.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    Esta tarde participaré en Zinexit, en el coloquio tras ver la película "Le repenti" http://t.co/ubFbxErNUN

  • @GoitiberaAldizk
    2013.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @EGKgazteria: Zinexit, cine por la cultura de la paz en Bilbao: http://t.co/yj8a7rKUZg @Irekia

  • @EGKgazteria
    2013.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    Zinexit, cine por la cultura de la paz en Bilbao: http://t.co/yj8a7rKUZg @Irekia

  • @eescobes
    2013.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @bakeola: Zinexit, ciclo de cine y derechos humanos que comienza este lunes en la AlhóndigaBilbao http://t.co/C15vO1KBnl

  • @museodelapaz
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta la edición de este año de Zinexit con la que pretende promover la cultura de la paz b... http://t.co/18HETQ24WS

  • @jcmelero
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @bakeola: Zinexit, ciclo de cine y derechos humanos que comienza este lunes en la AlhóndigaBilbao http://t.co/C15vO1KBnl

  • @gorkaruiz
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @bakeola: Zinexit, ciclo de cine y derechos humanos que comienza este lunes en la AlhóndigaBilbao http://t.co/C15vO1KBnl

  • @bakeola
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    Zinexit, ciclo de cine y derechos humanos que comienza este lunes en la AlhóndigaBilbao http://t.co/C15vO1KBnl

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Octavio Gonzalez