Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik naturguneen eta jasangarritasunaren arloko lankidetza sustatu du Euskadiren eta Quebecen artean

2013.eko urriak 17

• Jasangarritasun eta Ingurumeneko ministro Yves-François Blanchetekin batera

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Quebeceko Jasangarritasun eta Ingurumeneko ministro Yves-François Blanchetek naturguneen kudeaketari zein natura-ingurunearen babes eta zaintzari buruzko hainbat gai aztertu dituzte, bai eta lurraldearen jasangarritasunarekin lotutako beste alderdi batzuk ere, bi herrialdeen arteko ingurumen-lankidetzako esparru bati ekinez.

Ingurumen-esparruan unibertsitateekin batera elkarrekin jarduteko hainbat arlo planteatu dizkio Oregik Quebeceko ministroari; Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriarte eta Kanada zein Estatu Batuetako Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Ander Caballero ere egon dira bileran. Euskadin lurraldearen zaintzarekin lotutako gaietan eginiko kudeaketaren aurrean interesa agertu du Blanchet ministroak Quebeceko Gobernuaren egoitzan eginiko bileran, eta bere herrialdeko parke eta naturgune handietan gauzatutako ekimenak zehaztu ditu.

EuroMAB 2013 kongresuan parte hartuko du Oregik Brockville udalerrian. MAB programaren eskualdeko sarerik handiena eta zaharrena da hori; horren barruan 52 herrialde, Kanada eta AEB barne, eta Europako 284 biosfera-erreserba daude. Bi urtean behin biltzen da 1986tik. EuroMAB 2013 Kanadako Frontenac Arch biosfera-erreserban egingo da. Topaketa horietan hitzaldiak eta aplikazio praktikoko tailerrak egiten dituzte; Euskadiko Urdaibai biosfera-erreserba gonbidatu dute horietan parte hartzera, bere kudeaketa eta sustapena definitu ditzan nazioarteko aditu ospetsuenen aurrean. Unescoko zein EHUko zientzialariak eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak parte hartzen ari dira topaketan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Beatrice_Lord
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Oregi promueve la colaboración en espacios naturales y sostenibilidad entre el País Vasco y Quebec. http://t.co/GdtizZgKuz

  • @MMancisidor1970
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Oregi promueve la colaboración en espacios naturales y sostenibilidad entre el País Vasco y Quebec. http://t.co/GdtizZgKuz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Yves-François Blanchet