Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesak Beasaineko etxebizitza babestuen esleipen zuzena zabaltzen du

2013.eko urriak 17

VISESAk, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako Saileko sozietate publikoak, Beasainen esleipen zuzena abian jarri du. Formula honen bidez, nahikoa da interesduna Visesara hurbiltzearekin eskuragarri dauden etxebizitzen artean bat hautatzeko, ez dago zozketarik, ez itxaron beharrik.

Formula honi esker, azalera, banaketa, altuera,…. beharrizanei hobekien egokitzen den etxebizitza aukeratu daiteke. Gainera, sustapena urte bukaeran emango da, eta beraz ez da itxaron behar izango erositako etxebizitzaz gozatzeko.

Etorkizuneko jabe eta interesdun guztiek Visesa Beasainen sustatzen ari den etxebizitzak nolakoak diren ezagutzeko aukera izan dezaten, ostegun honetan, urriak 17, sustapen honetako zenbait etxebizitza pilotuen ateak irekiko dira. Etxebizitza pilotuak, Sempere kaleko 18. zk.n daudenak, irekita egongo dira urriaren 17tik azaroaren 3ra honako ordutegian: ostegun eta ostiraletan 16:30etik 18:30era eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.

Sustapena salgai dauden 13 etxebizitza tasatuk (eta alokairu-erregimenean kudeatuko diren babes ofizialeko 25 etxebizitzek) osatzen dute. 2 eta 3 logeletako etxebizitzak dira, 53,4 m2-tik 82,15 m2-rako (gutxi gorabehera) azalera erabilgarria dute eta prezioa 129.684 eurotik aurrera gehi BEZ, garaje eta trastelekua barne. Aukera ezin hobea Beasain erdigunetik hurbil etxebizitza babestu bat erosteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)