Berriak Osasuna
Eu

Donostiako eta Gurutzetako unibertsitate ospitaleak, estatuko TOP 20 Saridunen artean

2013.eko urriak 17

TOP 20 sariak kudeaketa onena egiten duten ospitaleei ematen zaizkie; aurrez, baina, ohiko forman erregistratzen diren datuak baliatuz lortzen diren adierazle objektiboetan oinarritutako ebaluazio sakona egiten da.

TOP 20 programa maila bereko ospitaleen artean emaitzak konparatzeko erreferente nazional bakarra da, eta ospitaleek nahiz osasun-administrazioek oso balioesten dute.

Gaur goizean, Madrilen, TOP 20 14. Ospitaleen Konferentzia egin dute, eta zenbait ospitale saritu dituzte, dela ospitale-kudeaketa globalarengatik, dela kudeaketa zuzenarengatik, dela arlo klinikoetako kudeaketagatik.

16 autonomia-erkidegotako 162 zentrok parte hartu dute sariotan, eta Osakidetzako hiru ospitale, hain zuzen ere, Donostiakoa, Gurutzetakoa eta Basurtokoa hautagai ziren arlo klinikoen atalean. Hautapen zorrotz baten ondoren, aurkeztu diren ospitaleetatik 67 iritsi dira finalera, bakoitza dagokion kategorian.

Emakumearen Arlo Klinikoan, 13 ospitale hautatu zituzten; horietan artean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, hain zuzen ere, garaile izan dena.

Arnasaren Arlo Klinikoan, zortzi hautagai zeuden, besteak beste, Donostia unibertsitate ospitalea eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. Azkenik, Donostia Unibertsitate Ospitalea izan da garaile.

TOP 20 ospitaleak ebaluatzeko programa bat da, adierazle objektiboetan oinarritzen dena, eta emaitzak hobetzeko informazioa eskaintzen du. 

Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria eta hautagai izan diren hiru ospitaleetako zuzendari kudeatzaileak izan dira gaur Madrilgo Rafael del Pino auditoriumean egin den konferentzian. Etxeberria gustura agertu da sariok Osakidetzari ematen dioten errekonozimenduagatik. Hauxe aipatu du: «Beti esan dugu Osakidetza lorpen soziala dela, eta gauzak ondo egitearen adibide. Halaxe erakusten dute sariok. Osakidetzak erreferente izaten jarraitzen du, eta gure egitekoa betikoa da: gure osasun-sistemak publiko eta unibertsal izaten jarraitzea».

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)