Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.312.000 €ko laguntza baimendu du merkataritza sektorea dinamizatzeko eta indartzeko. (2013-10-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 16

Ebazpena, 2013ko urriaren 17koa, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako 2013ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia.

Erabakia, Euskadiko Merkataritza Elkarteen Konfederazioari (Euskaldendak) 2013ko ekitaldian lankidetza-ekintzak ezartzeko, sustatzeko eta garatzeko ekintzak egiteko diru-laguntza zuzena ematen duena.

LABURPENA

Merkataritza sektoreko laguntzak honako hauek dira:

Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoei laguntzak (1.232.000 €)
Hitzarmena Euskaldendak erakundearekin (80.000 €)

MERKATARITZA DINAMIZATZEKO BULEGOENTZAKO LAGUNTZA PROGRAMA (1.232.000 €)

Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoentzako laguntzen 2013ko deialdia ezagutarazten da; merkataritza garatua, eraginkorra eta lehiakorra bultzatzea dute xede.

EAEko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen Sarea merkataritza-enpresei laguntza emateko Euskal Autonomia Erkidegoko aktibo nagusietako bat da, behar besteko aholkularitza eta trebetasuna ematen baitituzte haiekin zein haien elkarteekin lotutako jarduerak eraginkortasunez egiteko. Dinamizatzeko Bulegoak, beren eginkizunetan, funtsezko osagai dira helburuak lortzeko. Besteak beste, aholkularitza espezializatua eman behar dute; berrikuntza, kalitate eta teknologia berriekin lotutako prozesuak bultzatu behar dituzte, eta elkarlanerako estrategiak sustatu behar dituzte udalerrietan edo banaketa-katean.

Laguntzek 1.232.000 €-ko aurrekontua dute; Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien edo mistoak diren elkarteek eta/edo federazioek eskatu ahal izango dituzte, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatari Elkarteen Erroldan izena emanda badaude, bai eta Udalek edo horiek bultzatutako garapen-erakundeek ere. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Merkataritza Zuzendaritzan eta lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu behar dira eskaerak, azaroaren 7a baino lehenago, eta 2013ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi beharko dira.

EUSKALDENDAK ELKARTEARI MERKATARITZA SEKTOREAREN LEHIAKORTASUNA ETA SALMENTAK HOBETZEKO 80.000 € EMATEKO HITZARMENA

EUSKALDENDAK EUSKADIKO MERKATARITZA ELKARTEEN KONFEDERAZIOArekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena eman du gobernuak; beraren bidez 80.000,00 €-ko diru-laguntza ematen zaie sustapen- eta garapen-ekintzak egin ditzaten saltokien lehiakortasuna eta salmentak hobetzea lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak, bere eskumenak erabiliz, hainbat lehentasun ezarri ditu merkataritza-jarduera bultzatzeko eta laguntzeko; ildo nagusietako bat elkarteen arteko lankidetza sustatzea da. Lankidetzaren bitartez, txikizkako merkataritzak sinergiak sor ditzan eta behar den masa kritikoa sor dezan nahi du programa horrek, lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea dakarten enpresa-ekimen berriak abiarazi ahal izateko.

Lehentasun horren bitartez lankidetza-dinamikak ezarri eta garatu nahi dira enpresa txikiek, lankidetzako elkarte-egitura batetik kanpo, bestela ere lortuko ez zuten aholkularitza profesionalizatua lortu ahal izan dezaten. Gobernua jakitun da mundu ekonomikoaren bilakaera dela-eta enpresek batera erantzun behar dietela merkatuaren etengabeko aldaketei; izan ere, banako erantzunak ez dira nahikoak, eta ezinbestekoa da lankidetza-proiektuei heltzea euskal merkataritzaren lehiakortasuna hobetzearren; dekretu honek horrelakoak babesten ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau