Berriak Lehendakaritza
Eu

Dekretua, Giza Eskubideen "Rene Cassin" Saria arautzen duena. (2013-10-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 16

LABURPENA

GIZA ESKUBIDEEN RENÉ CASSIN SARIAREN DEIALDIA EGIN DUTE

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du René Cassin sariaren aurtengo deialdia egitea. Sari hori Jaurlaritzak ematen du Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez.

Duela 10 urte eratutako sari horren helburua da publikoki goraipatu eta saritzea ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin gure gizartean giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak.

12.000 euroko diru-zenbatekoak eta ohorezko aipamen batek osatuko dute saria eta alor horretan nabarmentzen diren pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek jaso dezakete saria. Hautagaitzak aurkezteko epea gaur onartutako deialdi ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eta 20 egun natural igaro ondoren bukatuko da.

Saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen eta Rene Cassin jaunaren oroimenez ezarri zen sariaren izena. René Cassin Baionan 1887an jaiotako legelari eta epaile bat izan zen, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zena 1948an, eta 1968an Bakearen Nobel saria eman zioten; Giza Eskubideen Estrasburgoko Nazioarteko Institutua sortzeko baliatu zuen Nobel saria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau