Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze azpimarragarria EUROPCOM2013 komunikazio publikoaren europar hitzorduan

2013.eko urriak 16

Luis Petrikorena Arbelaiz Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiko Zuzendariak esku hartu du Komunikazio Publikoaren 4. Europar Konferentzian (EUROPCOM); konferentzia urriaren 16 eta 17an egiten ari da Bruselan, eta komunikazio publikoaren eremuko aditu eta profesionalen europar hitzordu nagusia da, 700 pertsona baino gehiago biltzen baititu.

Petrikorenak "e-government, e-citizens, e-lusions?" izeneko konferentzian esku hartu du, Eusko Jaurlaritzak parte-hartze eta gardentasunaren inguruan abiatu dituen esperientzia eta ekimenak aurkeztuz, hala nola herritarrek Eusko Jaurlaritzaren erabakitze-prozesuetan izan dezaketen inplikazioa, Eusko Jaurlaritzaren IREKIA atariaren bitartez. EUROPCOMen antolatzaileek azpimarratu dutenez, “parte-hartzearen eta gardentasunaren eremuan Eusko Jaurlaritzak duen ezagutza eta egin duen bidea azpimarratzekoak dira, eta alor horretan dauden europar esperientzia aurreratuenetako bat ere bai”.

Europako zenbait herrialdetako (Finlandia, Estonia, Kroazia, Estonia, eta abar.) Gobernu Irekiko eta e-Gobernuko Zuzendaritzetako ordezkarien esku-hartzea izan duen panel batean, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiko Zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren esperientzia azaldu du xehetasunez. Halaber, Petrikorenak azpimarratu du zer elementu hartu behar diren kontuan herritarren parte-hartzea eta gardentasuna lortzeko erabakiak hartzerakoan, sare sozialak eta online tresnak erabiliz, informazioa berrerabiliz eta herritarrekin dagoen zuzeneko komunikazioa indartuz.

Eusko Jaurlaritzak e-Gobernu, parte-hartze eta gardentasunaren eremuan dituen ezagutza eta esperientzia Europako eta nazioarteko aitortza jasotzen ari dira; hala, Europako eta Amerikako Gobernu batzuek harremanak dituzte Open Gobernuko Zuzendaritzarekin, beren ezagutza eta esperientzia eskaintzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)