Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eskola Kirolerako diziplina Dekretu berria prestatu du Eusko Jaurlaritzak

2013.eko urriak 16

Kirolariei ezarritako zigorrek izaera hezitzailea, prebentiboa eta zuzentzailea izango dute

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaritzak -Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren baitakoa-  eskola kiroleko lehiaketetan diziplina araubidea ezartzen duen Dekretu berria prestatu du. Egun arlo horretan indarrean dagoen araudia eguneratu eta osatzeko helburuarekin jaio da arau berria. Halaxe aurkeztu du Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak.

Aurretiaz eskola kiroleko lehiaketetan diziplina-araubidea ezartzen zuen Agindua (1985eko uztailaren 29ko Agindua) zaharkituta gelditu zelai kusita, Foru Aldundiak horretarako tresna erabilgarri eta eguneratu baten eske ar iziren, egungo eskola kiroleko lehiaketen testuingurura egokituagoa. Dekretu berria, behar horiei erantzun eman nahian, eskola kiroleko lizentziarekin jarduten duten kirolariek parte hartzen duten lehiaketa guztietan aplikatuko da. Hau da, foru erakundeek onartutako eskola kiroleko programetan jasotzen direnak, eta Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan.

Dekretuak arau-hausteak hiru mailatan sailkatzen ditu, larritasunaren arabera: arau-hauste oso larriak, larriak eta arinak, bai kirolariek burututakoak, bai teknikari eta zuzendarienak eta baita erakundeenak ere. Arau-hauste oso larrien artean, nabarmentzekoak dira kirolean indarkeria, sexismoa, arrazismoa, xenofobia, homofobia eta intolerantzia pizten duten adierazpen publikoak edo ekintzak; edo kirolariei, epaileei, teknikariei, kirol-agintariei, ikusleei edo txapelketan esku hartzen duten gainerako pertsonei eraso egitea, larderiatzea edo hertsatzea. Teknikarien edo zuzendarien arau-hauste oso larrien artean berriz, txapelketetan parte hartzeari lotutako datu errealen eta agirien funtsezko aldaketa jasotzen da, okerreko alineazioa esaterako.

Zigorrei dagokienez, Kirolaren Euskadiko Legeak (14/1998, ekainaren 11koa) aurreikusten dituenen artean, eskola kirolera ondoen egokitzen direnak bakarrik jaso dira Dekretuan. Kirolarientzat ezarritako zigorrek izaera hezitzailea, prebentiboa eta zuzentzailea izango dute batez ere. Eskola kirolaren izpirituarekin bat egiten du Dekretuak, eta hark bezala, eskola neska-mutilen formazio integrala eta jarduera fisiko jarraitua sustatzea hartzen ditu helburu. Horregatik, zigorren artean ez dago kirolarientzat urtebeteko iraupena gainditzen duten baliogabetzerik. Arau-hauste oso larri bati ipiniko zaion zigorra, esaterako, lizentzia hilabete eta egun batez baliogabetzea izango da, eta urtebetez gehienez ere. Lizentzia bost egunez baliogabetuko da arau-hauste larrietan, eta  gehienez hilabetez. Azkenik arau-hauste arinetan, bost egunekoa izango da gehienez.

39/2013 Dekretua, uztailaren 23koa, eskola kiroleko lehiaketen diziplina-araubidea ezartzen duena, irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, eta datorren urriaren 20an sartuko da indarrean.

Urtero, Euskadi guztiko 6 eta 16 urte bitarteko 55.000 neska-mutil inguruk hartzen du parte eskola kirolaren programen barnean antolatutako ekintzetan, 40 kirol modalitate eta jarduera baino gehiagotan.

Bilbon, 2013ko urriaren 16an

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HKirola
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritza Eskola Kirolerako Dsiziplina dekretu bat prestatzen ari da, hemen berriak @HKirola http://t.co/DYCVLCOy1Q

  • @HKirola
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @kirolhezitzaile: Eskola Kirolerako diziplina Dekretu berria prestatu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/sA1xwpuF6L

  • @OlatzManuel
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @kirolhezitzaile: El Gobierno Vasco elabora un nuevo Decreto disciplinario para el deporte escolar http://t.co/1Y0ZNezZYJ #eskolakirola

  • @Antto88

  • @juanjobrizuela
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @kirolhezitzaile: El Gobierno Vasco elabora un nuevo Decreto disciplinario para el deporte escolar http://t.co/1Y0ZNezZYJ #eskolakirola

  • @jtorner
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @kirolhezitzaile: Eskola Kirolerako diziplina Dekretu berria prestatu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/sA1xwpuF6L

  • @NeritzelAlbisua

  • @Huhezi
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @kirolhezitzaile: El Gobierno Vasco elabora un nuevo Decreto disciplinario para el deporte escolar http://t.co/1Y0ZNezZYJ #eskolakirola

  • @goioarana
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @kirolhezitzaile: Eskola Kirolerako diziplina Dekretu berria prestatu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/sA1xwpuF6L

  • @kirolhezitzaile
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco elabora un nuevo Decreto disciplinario para el deporte escolar http://t.co/1Y0ZNezZYJ #eskolakirola

  • @kirolhezitzaile
    2014.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Eskola Kirolerako diziplina Dekretu berria prestatu du Eusko Jaurlaritzak http://t.co/sA1xwpuF6L

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)